Izenburua
SEKRETU
Egilea
María Luisa Portuondo Vila
Data
2017/06/17
Ordua
11:00tik 14:30ra
Sarrera
Librea

MARÍA LUISA PORTUONDO VILA Introspekzio kolektiboa egiteko prozesu bat da, eta gonbidapen bat, ez-kontatutik taldean aska gaitezen.

Sekretuek gure inkontzientean itzalguneak sortzen dituztela kontuan harturik, artista txiletarrak herritarrek parte hartzeko proiektu hau eraiki du; jendeari gonbidapena eginen zaio, besteen sekretuen hartzaile izateko eta bakoitzak bere sekretuen berri emateko. Elkarrekiko hartu-emanetan, sekretu bat irakurtzen baduzu, sekretu bat utziko duzu, eta horrela, informazio konfidentzialez osaturiko sare bat ehunduko da, era espontaneoan ehundu ere, eta bere ibilian, gogoeta istant bat eraginen du gure oroitzapenen inguruan.

Piezak hainbat leku zeharkatuko ditu sekretu anonimoen bila, liburu bat sortze aldera.