2025eko Bitartekoritzako Ikerketa Egoitza deialdian hautatutako proiektuak, Nafarroako lurraldean praktika hau indartu eta sorkuntza kolektiborako espazioak, ezagutzaren birbanaketa eta kultur eragileen arteko lankidetza sustatzea helburu duen ekimena da.
Jasotako proposamen guztien artean, bi proiektu hautatu dira, beren ikuspegi kritikoagatik, testuinguru lokalekin duten loturagatik eta bitartekaritza kultural eta artistikotik kolektiboan jarduteko duten apustuagatik nabarmentzen direnak:
Renata Gelosiren Campo de juego
Topaketa hibrido eta esperimentaleko espazio bat, diziplinen, egileen eta formatuen arteko mugak lausotzen diren tokia. Gorputzarekin pentsatzeko leku bat, ahuleziatik sortzeko, eta nekearen gaiari kolektiboki heltzeko gune bat, bizimodu jasangaitz baten sintoma gisa. Praktika editorial hedatu baten bidez eta elkarlanean oinarritutako egitetik abiatuta, proiektuak gorputz nekatuek hausnarketarako eta zaintzarako tresnak sortzea du helburu, ekoizpen kapitalisten logiketatik aldenduz. Iruñeko hamar artista eta kultur langilek osatutako La Zurda kolektiboarekin batera garatuko da proiektua, espazio publikoetan eta Uharteko Zentroan, zaintza autoerako eskuliburu bat sortzeko asmoz, kokatutik, harremanetik eta poetikotasunetik abiatuta.
Iosu Martiren Crítica a la masa
Iruñeko Masa Kritikoaren testuinguruan garatuko den bitartekotza artistikoa, sei urteko jardueraren ondoren krisi unean dagoen espazioa. Parte-hartzearen beherakadarekin, egitura faltarekin eta tentsioekin, proiektuak autoantolakuntzaren mugak eta hierarkiarik gabeko kolektiboen erronkak ikertzea proposatzen du. Esperientzia errealetik abiatuta, hiri-praktika mota hauen inguruko galderak arakatzea bilatuko da. Proiektuak kolektiboaren une honen irakurketa sentikor eta kritiko bat proposatzen du, elkartasunaren eta komunaren irudikapen berriak irekitzeko asmoz.
Bi proiektuak 2025eko irailaren eta azaroaren artean garatuko dira, Uharte Zentroko taldearen laguntzarekin, zeinak baliabideak, lanerako espazioa eta kontzeptualizaziorako sostengua eskainiko baititu prozesuan zehar.