Izenburua
Eskola lurraldea
Data
2025
Epea
Azaroaren 25eko 12:00ak arte

Eskola Lurraldea egoitza artistikorako deialdi bat da, eskolako mugez haratago jo nahi duena hezkuntza testuinguruekin lan eginez eta eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuz.

Helburu bikoitza duen deialdia da, alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Hau lortzeko arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabili nahi dira. Bestetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.

Deialdi hau gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistei zuzenduta dago. Haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin lotzea/elkartzea bilatzen da.

Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza-prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko, eta ondorioz, kultur ekoizpenerako agertoki gisa.

Oinarriak PDFn

 

TESTUINGURUA

Bigarren edizio honetan Irunberriko San Juan ikastetxearekin lan egitea proposatzen dugu, landa-eskola dena, Kasedako eta Oibarreko eskolekin batera lan-sare batean parte hartzen duela. 

 

NORI DAGO ZUZENDUTA

Nafarroan bizi diren eta prozesu eta eztabaida sozial edo hezigarrien inguruan ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duten artista edo kolektiboei.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 2300 euro (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari gisa. Erdia proiektuaren hasieran emanen da eta bertze erdia bukaerako memoria aurkeztu ondoren.
  • 1500 euro (zergak eta atxikipenak barne) proiektua burutzeko gastu gisa (izan daitezkeen laguntzaileen ordainsariak, materialak, lekualdatzeak…).
  • Proiektuaren garapenean zehar Uharte Zentroko lantaldearen laguntza.
  • Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, izatedun baliabide tekniko eta teknologikoak barne.

*Kolektiboen kasuan (hainbat pertsona, elkarren arteko formalizazio beharrik gabe), adierazitako sariak taldeak aukeratutako ordezkari bati egokituko zaizkio edo kide guztien artean banatuko dira baliokidetasun-erlazioa mantenduz.

 

HELBURUAK

  • Heziketa-testuinguruan artistentzat esperimentazio eremuak sustatzea.
  • Prozesu artistikoen bidez eskolaren harremana bere testuinguruarekin birplanteatu proiektu hezitzaileei laguntza ematea.
  • Artea eta eskolaren artean harreman-espazio esperimentala sortzea.
  • Eskolaren berezko proposamenei edo erronkei sarean aurre egitea.
  • Nafarroako hezkuntza-komunitatea sorkuntza kolektiboko prozesuetan nahastea.
  • Irakaskuntza-lana lurraldeari eragiten dioten kultur ekoizpeneko proposamenetan kokatzea.

 

DATAK

  • Deialdiaren itxiera: Azaroaren 25eko 12:00etan. Hautaketa gehienez ere bi asteko epean jakinaraziko da, deialdia ixten denetik zenbatzen hasita.
  • Proiektuaren iraupena: bost aste (jarraiak edo aldizkakoak) 2025ko otsaila-maiatza artean.
  • Memoriaren aurkezpena eta justifikazio ekonomikoa: 2025ko ekainaren 30.
Territorio Escuela_Eskola Lurraldea_2024-2025_Lumbier_Irunberri