Izenburua
Arte plastikoen eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa
Egilea
Gorka Beunza, Paula Eslava, Katixa Goldarazena Azpirotz, Idoia Leache Olagüe, Marisa Mantxola, Mikel Usetxi, Lara Molina, Ignacio Navas, Javier Ozcoidi Arricibita, Iker Serrano Robles, Iñigo Zubikoa eta Oskia Paternain
Data
2024

Gorka Beunza, Paula Eslava, Katixa Goldarazena Azpirotz, Idoia Leache Olagüe, Marisa Mantxola, Mikel Usetxi, Lara Molina, Ignacio Navas, Javier Ozcoidi Arricibita, Iker Serrano Robles, Iñigo Zubikoa eta Oskia Paternainek aurkeztutako proiektuak hautatu dira Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jasotzeko. 

Guztira 44 eskaera jaso zituen Uharteko Arte Garaikide Zentroak.  Ekoizpen modalitaterako 30 eta argitalpenetarako 14, lehenengorako 6 proiektu hautatu dira, eta bigarrenerako, lau. Guztira, 85.500 euro banatuko dira proiektu guztien artean. 

Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru laguntzen programa ebatzi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan. Aurten, zortzigarren aldiz, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekiko lankidetzari esker programa hau posible izan da.

Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute.

Bi modalitateetan aurkezten diren proiektuen aukeraketa batzorde ebaluatzaile baten bidez egingo da. Batzordea honakoek osatuko dute: Celia Martín Larumbe, Museoen Ataleko burua eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria; Maria Ptqk, komisarioa, arte kritikoa eta ikertzailea; Mikel Onandia, irakaslea eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikide Zentroko zuzendaria, idazkari moduan, hitza bai, baina botorik ez duena.

Artista onuradunek Uharte zentroan lanerako espazioa zein bertako baliabide eta ekipamenduak erabiltzeko aukera izango dute eta proiektuak garatzeko beharrezko aholkularitza jaso ere. Gainera, artista horien lana zabaltzen laguntzeko, hautatutako proiektu bakoitza sustatu eta ibilbide luzeagoa izaten ahaleginduko dira. Proiektu horiek 2025ko martxoaren 20a baino lehen amaituta egon beharko dute. Era berean, aurkezpen kolektibo bat egingo da 2025an, zehazten diren data eta baldintzetan. Ildo beretik, adibidez, iazko deialdian hautatutako proiektuak 2024ko abenduaren 19tik 2025eko otsailaren 2ra arte aurkeztuko dira Baluarteko Harresi aretoan.

 

Ekoizpen modalitatean hautatutako proiektuak

 

Take me on  | Idoia Leache Olagüe 

Proiektu honek irudiaren eta objektu eskultorikoen artean dauden leku interesgarrietan barrena ibilbidea egitea proposatzen du. Eskulturaren (gorputzari dagokionez) eta erregistro performatiboaren arteko elkargunean bat egiten du, hura gauzatzeko prozesuan bi diziplinen artean gerta daitezkeen aukera guztiak ikertzeko eta lantzeko. Gorputzaren eta eskulturaren arteko harremana eta elkarrizketa ikertzen eta muturrera eramaten saiatzen da, inork gehiago jasan ezin duen arte.

 

El atractor, propaganda luminosa | Marisa Mantxola / Mikel Usetxi 

El Atractor zalantzan jartzen du nola ulertu propaganda artea egia-ostearen aroan eta nola irudikatu publizitate-arte mota berri bat, askatasuna sortzen duena. Gure tresnaren bidez, argudioak azaltzeko eta sakabanatzeko beste eredu bat eraikitzea planteatzen dugu, proposatzen ditugun ideiez gain, propaganda egiteko beste modu baten balio estetikoa eta artistikoa eta giza topaketak sustatzeko duen gaitasuna aitortuko dituena.

 

Kickflip | Ignacio Navas 

Kickflip bideojoko formatuko argazki-proiektu bat da, ikus-entzunezko instalazio interaktibo batean gauzatzen dena. Nerabezaroa Tuterako skateparkaren inguruan, Nafarroako hiri txiki batean, garatzen ari den lagun talde baten testigantza jasotzen du.

 

Rushes | Javier Ozcoidi Arricibita 

Proiektu honen helburua da nire lanaren diziplinartekotasunaren aurkako harreman material eta kontzeptualetan murgiltzea. Rushes performancetik, ikus-entzunezkoetatik eta soinutik abiatuta ikus-entzunezko gordinekin lan egin nahi izatetik sortu zen, ondoren, materialen eta espazioen arteko erresistentziak eta pultsioak ezartzeko esku-hartze eskultorikoekin batera fusionatzeko.

 

Latir Vegetal | Iker Serrano robles

Landaredia izaki bizidun bat da, animalia ez izateagatik gure aurrean mantentzen dena distantzia bizi batean, non komunikazio bat, konplizitate bat, sendotzen amaitzen ez dugun, hautematen dugun, sumatzen dugun. Hala ere, horiek elkarren arteko komunikazio-sistema konplexua dute. Anbiguotasun horrek nolabaiteko anbibalentzia sortzen du artistaren eta obraren arteko hizkuntzarekin. Premisa horretatik abiatuta, landaretzak hartzen du protagonismoa proiektu honetan.

 

(Re)construyendo memorias: segundas vidas y resistencias en torno a una máquina de coser | Iñigo Zubikoa / Oskia Paternain

Proiektuaren abiapuntua historiaz eta sinbolismoz betetako objektu bat da, josteko makina, Baleztena familiarena izan zena, karlismoaren ordezkari nabarmenak Nafarroan. Hasieran balio karlistak aldarrikatzen zituzten banderak (“Jainkoa, Aberria, Foruak, Erregea”) egiteko erabiltzen zen, eta beste dimentsio bat hartzen du, birtestuinguruan kokatzen baita.

 

Argitalpen modalitatean hautatutako proiektuak: 

 

Pegasoenea | Gorka Beunza

Pegasoenea 15 kapitulutan bi urte kontatzen dituen argazki-liburua da. Urte horietan, lagun talde batek esperientziak partekatu genituen amona jaio zen etxean, Nafarroako pirinioetako herri batean. Denboran eta espazioan zeharreko bidaia, non bi urteko elkarbizitzaren argazkiak beste garai batzuetatik eta beste egile batzuetatik erreskatatutako artxiboko irudiekin elkartzen diren. Kapitulu bakoitza testu narratibo batekin irekitzen da, irudiak eta esperientziak testuinguruan kokatzen dituena.

 

Una piedra cae en el aliviadero | Paula Eslava 

Se plantea una publicación que, a través de una selección de imágenes y textos, construya una mirada contemporánea sobre las repercusiones estéticas de las políticas hidráulicas de los últimos 70 años. Para ello, se realizará una curaduría de fotografías de archivo, imágenes de obra de artistas y otro tipo de documentos que funcionarán como anclaje visual y se comisionarán un conjunto de 4-5 textos ensayísticos a autores seleccionados en base a una trayectoria de investigación afín. 

 

Imagen y hueso tiempo-párpado | Katixa Goldarazena Azpirotz

2020tik gaur egunera bitartean sortutako materiala biltzen duen idazketa- eta marrazketa-proiektu pertsonala. Argitalpenak bi liburu independente izango lituzke, bata testuarena eta bestea marrazkiena. Batera gauza beraren parte izango liratekeen bi objektu, biko bilduma bat.

 

Erraiak__arte_kidetzak_afinidades | Lara Molina

Erraiak programaren hirugarren edizioarekin argitalpena praktikan jarri nahi dugu, gai batetik abiatuta ezagutza eta sentsibilitateak sortzeko konplizitate eta modu gisa. Hala, argitaratze-lana 2024an praktika artistikoen eta gizarte-mugimenduen arteko bitartekotzetan egindako lan-prozesuetatik abiatuta antolatzen da.