Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publiko transbertsalekin, espezializatuak izatea derrigorrezkoa izan gabe, elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, elkarlanean eta informaltasunean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Beraz, ikerketak ingurua, pertsonak eta lekuak aintzat hartu beharko ditu.
Ikerketa kuratorialaren inguruko proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak. Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.
Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak edota proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.
Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea. Horrenbestez, egonaldian, bi agenteek elkarlanean jardun ahal izango dute ikerketaren xedea Uharte Zentroaren 2024ko edo 2025ko programazioaren parte izan dadin.
NORI ZUZENDUA DAGO
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta.
Hautatutako proiektuak, tokiko agentea eta tokikoa ez dena, tokiko beste artista eta kultur eragile batzuekin jardungo dira eta beraz, Uharte Zentroarekiko kutsakorrak izan beharko dute, errespetuzko, abegi oneko, bizikidetzako eta truke pertsonal eta profesionaleko ingurune batean.
Ez da beharrezkoa ikerketa kuratorialaren inguruko proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat.
Egoitza bat Nafarroarekin lotura duen pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.
DATAK
- Deialdiaren itxiera: 2024ko apirilaren 4an.
- Hautaketaren jakinarazpena deialdia itxi eta hilabetera eginen da gehienez.
- Egoitzaren iraupena 8 astekoa izango da, 2024ko iraila eta azaroa artean.
- Memoria aurkezteko eta gastuak justifikatzeko azken eguna: 2024ko abenduaren 15a.
ZER ESKAINTZEN DA
- 3.000€ (zergak eta atxikipenak barne) egoitza-kide bakoitzarentzat, zerbitzu-sari eta dietentzat.*
- Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua eta Iruñera* joan etorriko bidaia.
- Uharte Zentroan lan egiteko lekua, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.*
- Proiektua garatzeko garaian Zentroko taldearen sostengua eta behar izatekotan beste agente edo proiektu batzuenganako gerturatze-laguntza egoitza kideak hala eskatzen badu.
*Kolektiboen kasuan (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkie kide guztiei.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektua ondoren aipatzen diren kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko du: Karlos Martinez B., artista, komisarioa eta kultur kudeatzailea; Isabella Lenzi, komisarioa, editorea eta ikertzailea; eta Uharte Zentroko lantaldeak, irizpide hauek kontuan hartuz:
- Proiektuaren kalitate artistikoa.
- Proiektuak deialdiaren objektuarekin duen harremana eta interesa (Uharte Zentroaren lan ildoekin duen bat etortzea).
- Ikerketa zuzentzen duen pertsona edo kolektiboaren esperientzia eta prestakuntza.
- Proiektuak beste pentsamendu maila batzuekin eta inguru artistiko ez-ohikoekin loturak ezartzeko duen gaitasuna.
- Proiektuak gertuko testuingurua nahasteko duen borondatea.
- Bilguneak, hausnarketa eta tirabira kolektiboak bilatzen dituzten proiektuen alde eginen da.
Oinarriak osorik hemen
Bases curatorial - komisariotza oinarriak 2024