Izenburua
Eskola lurraldea
Epea
Deialdiaren itxiera: 2024ko urtarrilaren 15 23:55etan.

Eskola-arazo batera hurbiltzeko proiektu artistikoa.

Eskola Lurraldea deialdiak helburu bikoitza du. Alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Hau lortzeko arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabili nahi dira. Bertzetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.

Deialdi hau gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistentzat dago bideratua. Haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin  lotzea/elkartzea bilatzen da.

Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko eta ondorioz, kultur ekoizpenaren eszenatoki gisa.

 

OINARRIAK

 

TESTUINGURUA

Lehen edizio honetan CEIP-IP Buztintxuri ikastetxe publikoarekin lan egitea proposatzen dugu, eskolak 2011-2012 ikasturtetik egiten daraman PASEARTE jai-testuinguruaren barruan.

Eskolaren arreta erakarri eta Uharte Zentroarekin eztabaida eduki ondotik egoitza honetan parte hartzea ahalbidetu duten galderak honako hauek izan dira:

  • Zer forma eta formatu hartzen ditu Artea eta Eskola harremanak?
  • Zein arte zein hezkuntzarako?
  • Artean edo artearen bidez hezi?
  • Talde bezala, zer ulertzen dugu Heziketa Artistiko gisa?

 

NORI DAGO ZUZENDUTA

Nafarroan bizi diren eta prozesu eta eztabaida sozial edo hezigarrien inguruan ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duten artista edo kolektiboei.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 2300 euro (zergak eta atxikipenak barne) ordainsari gisa. Erdia proiektuaren hasieran emanen da eta bertze erdia bukaerako memoria aurkeztu ondoren.
  • 1500 euro (zergak eta atxikipenak barne) proiektua burutzeko gastu gisa (izan daitezkeen laguntzaileen ordainsariak, materiala…).
  • Proiektuaren garapenean zehar Uharte Zentroko lantaldearen laguntza.
  • Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, izatedun baliabide tekniko eta teknologikoak barne.

*Kolektiboen kasuan (hainbat pertsona, elkarren arteko formalizazio beharrik gabe), adierazitako sariak taldeak aukeratutako ordezkari bati egokituko zaizkio edo kide guztien artean banatuko dira baliokidetasun-erlazioa mantenduz.

 

HELBURUAK

  • Heziketa-testuinguruan artistentzat esperimentazio eremuak sustatu.
  • Prozesu artistikoen bidez eskolaren harremana bere testuinguruarekin birplanteatu proiektu hezitzaileei laguntza emanez.
  • Artea eta eskolaren artean harreman-espazio esperimentala sortu.
  • Eskolaren berezko proposamenei edo erronkei sarean aurre egin.
  • Nafarroako hezkuntza-komunitatea sorkuntza kolektiboko prozesuetan nahasi.
  • Irakaskuntza-lana lurraldeari eragiten dioten kultur ekoizpeneko proposamenetan kokatu.

 

DATAK

  • Deialdiaren itxiera: 2024ko urtarrilaren 15 23:55tan.
  • Proiektuaren iraupena: bost aste (jarraiak edo aldizkakoak) 2024ko otsaila-maiatza artean.
  • PASEARTEREN datak: 2024ko maiatzak 16.
  • Memoriaren aurkezpena eta justifikazio ekonomikoa: 2024ko ekainaren 30.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-ematea egiteko, orrialde honen alboko barrako inprimakia bete behar da. Bertan, ikastetxeak proposatzen dituen hiru arazoren arteko aukeraketa egitea (Oinarrietan deskribatuak) eta honako honi erantzutea eskatzen da:

  • Erreferente artistiko bat (irudia, lotura, soinua…)
  • Propioa den pieza bat, sortze-prozesu bat (irudia, dokumentua, lotura…)
  • Motibaziozko testu bat (400 hitz)
  • Biografia labur bat (250 hitz)

Zalantzak helbide elektroniko honetan argituko dira: educacion@centrohuarte.es eta gaian “Convocatoria Territorio Escuela Deialdia” adierazi beharko da. Deialdiaren inguruko zalantzak eta galderak bidaltzeko epea deialdia itxi baina bortz egun lehenago bukatuko da.

*Garrantzitsua: eskatutako agiri guztiak aurkezten ez dituzten proiektuak ez dira baloratuak izanen.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Erantzunen sendotasuna eta egokitasuna kontuan hartuko dira deialdiaren helburuen esparruan.

 

HAUTAKETA BATZORDEA

Proiektuak ondoren aipatzen diren kideek osatutako batzordeak aukeratuko ditu:

  • NUPeko EDARTE ikerketa taldeko ordezkari bat.
  • Rebecca Gil, CEIP-IP Buztintxuriko Arteko GRIMP (talde bultzatzailea) koordinatzailea.
  • Betisa Ojanguren, Uharte Zentroko bitartekaritza eta hezkuntza arduraduna.
Eskola Lurraldea deialdiaren oinarriak 2023-2024