Izenburua
2023 Gazte Artearen Topaketak
Data
Irailaren 1, 2 eta 3a egonaldi artistikoa Getadar aterpetxean | Topaketen Jaialdian urriaren 6, 7 eta 8
Epea
Apirilaren 24tik maiatzaren 25era.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Arte Gaztearen 2023ko Topaketak antolatu ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak; arte eszenikoak eta musikak; diseinua; literatura.
Helburu orokorrak hauexek dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea, eta artisten prestakuntzan laguntzea, baita ere elkarrizketarakoeta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.Diziplina anitzeko epaimahaiak 30 proposamen hautatuko ditu gehienez. Eta jendaurrean aurkeztuko dira Topaketa Jaialdian urriaren 6, 7 eta 8an.
Epaimahaiak proiektuen jarraipena eginen du tutorizazioak, lantegien bidez eta modalitateen arteko topaketak eginez ere.

 

Nori zuzentzen zaio?

Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artista nahiz taldeei zuzentzen zaie hau. Artistek 14 urtetik 30era bitarte izan behar dituzte.

Talde edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen %33 izaten ahalko dira adin horretatik gorakoak eta/edo Nafarroatik kanpokoak.

 

Zer eskaintzen da?

    • Asteburuko egonaldi artistikoa, formazio bereziarekin.
    • Epaimahaiko kideek emango dituzten tailer eta tutoretzen diziplinarteko programa.
    • 800 euro saria hautatutako 30 proiektuetako bakoitzerako.
    • Aukeratutako proposamenen artean, eta jendaurrean aurkeztu ondoren, lau modalitateetako epaimahaiak 8 lan nabarmenenak aukeratuko ditu, eta 8 sari emango zaizkie, bakoitza 1.375 eurokoa.
    • Garraiorako laguntza emanen da Iruñerrtik 30 kilometro baino urrunago bizi direnentzat, beren proiektua aurkeztera etor daitezen edo beren obra bidal dezaten. Horren zenbatekoa zehaztuko da kontuan hartuta hautaturiko zenbat pertsonak behar duten laguntza.

 

Proiektuaren garapena

Modalitate bakoitzean, hiru profesionalek osatutako epaimahai batek lehen hautaketa bat eginen duaurkezten diren proposamenen artean.

Irailaren 1, 2 eta 3a bitartean, egonaldi artistikoa eginen da Getadar aterpetxean non epaimahaiko kideek lantegiak eta prestakuntza jarduerak eginen dituzte, hautaturiko proiektuendako.

Hautaturiko artistek beren proiektuen aurkezpen/lagin/emaldi bat eginen dute jendaurrean, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, Topaketen Jaialdian urriaren 6, 7 eta 8 bitartean Uharte Zentroan.

 

Modalitateak

    • Arte Eszenikoak eta Musika. Honako arlo hauetako proposamen edo proiektu hautatuko dira, hainbat arlotako proiektu, muntaia nahiz obrak: musika, antzerkia, dantza, performanzea, zirkua edo beste edozein proposamen hizkuntza eszeniko garaikideekin eta arte biziekin lotua.
    • Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak. Honako arlo hauetako proposamen edo proiektu hautatuko dira: arte garaikidearen hizkuntzekin lotuak eta honako arlo hauetako edozein teknikaren bidez gauzatuak: arte plastikoak, argazkigintza, bideoa eta zinema.
    • Diseinua. Honako arlo hauetako proposamen edo proiektu hautatuko dira: moda diseinukoak, diseinu grafikokoak, publizitatekoak, produktuaren diseinukoak, diseinu interaktibokoak, espazioen diseinukoak… edo diseinuaren arloan egun dauden beste joera batzuetakoa.
    • Literatura. Honako arlo hauetako testu edo proiektu hautatuko dira: poesia, narrazioa, saiakera, komikia, album ilustratua edo beste edozein genero literaturari lotua.

Eskaturiko dokumentazioa

    • Izena emateko formularioa.
    • NANaren fotokopia edo Nafarroako Foru Komuni­tatean bizitzeari buruzko frogagiria.
    • Curriculum artistikoa, artistaren edo taldearen ibilbidea zehazten duena.
    • Aurkezturiko proposamena edo lana jasotzen duen dosierra. Ikusi oinarri guztiak, modalitate bakoitzera egokitzeko.

 

Izena emateko epea eta modua

Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan, hilabeteko epean, oinarriak NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proiektuen aurkezpena apirilaren 24tik era.

 

Info gehiago

encuentros@navarra.es

Oinarriak eta info gehiago

www.juventudnavarra.es