Irudia: La Extrañeza (2022). Matteria Compañía Transdisciplinar
Ob Skena (eszenatik kanpo) eszenatoki batean erakutsi ohi ez den guztia eszenara hurbiltzen saiatzen den deialdia ebatzi dugu.
Deialdiaren zazpigarren edizio honetan, DISDIRA MINERALA KOLEKTIBOA aukeratu da bertako artista edo kolektiboen kategorian, eta MATTERIA COMPAÑIA DE DANZA TRANSDISCIPLINAR Estatuko artista edo kolektibo gisa.
DISDIRA MINERALA KOLEKTIBOA, Ghislaine Verano eta Martín Los Arcosek osatzen dute eta El amor como herramienta de subversión proposatzen du, norbera zaintzaren eta bere buruarekin zintzoa izatearen ideiatik abiatzen da proiektua eta elkarrekin erlazionatzeko modu osasuntsu baten eragile gisa ulertzen da. Proiektu honen helburua premia hori agerian utzi eta norberaren zaintzatik, bizi garen eta partekatzen dugun ingurunea eta espazioa zaintzeko erantzukizunaren garrantzia ulertzean datza.
MATTERIA COMPAÑÍA DE DANZA TRANSDISCIPLINAR konpainia Eva Gil Fe, Sara Willa, Maria Tamarit Valls, Alba Galdon Garcia eta Sara Trujillok osatzen dute, hauek, Agüita-ren garapena proposatzen dute, diziplina arteko ikerketa prozesu bat, espazio eszeniko-instalatibo bat proposatzen duena galdera hauek egiteko: Nola bizi gure botere pertsonala eta kolektiboa? Nola entrenatu zentzumenak sakontasun eta askatasun handiagoz erlazionatzeko? Nola integratu lurralde-entzute bat, komunitarioa, poetikoa, oraina? Nola gonbidatu diziplinarteko sentsibilitateak?