Izenburua
Ikerketa Kuratorialerako deialdia
Data
2023ko irailaren eta azaroaren artean
Epea
2023/03/30
Norentzat
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei

Ikerketa kuratorialaren inguruko proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak. Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publiko transbertsalekin, ez nahitaez espezializatuekin, elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean eta elkarlanean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Beraz, ikerketak, ingurua, pertsonak eta lekuak aintzat hartu beharko ditu.

Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea. Horrenbestez, egonaldian, bi agenteek elkarlanean jardun ahal izango dute ikerketaren xedea Uharte Zentroaren 2023ko edo 2024ko programazioaren parte izan dadin.

 

NORI ZUZENDUA DAGO
– Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta.
– Hautatutako proiektuak, tokiko agentea eta tokikoa ez dena, tokiko beste artista eta kultur eragile batzuekin jardungo dira, eta, beraz, Uharte Zentroarekiko kutsakorrak izan beharko dute, errespetuzko, abegi oneko, bizikidetzako eta truke pertsonal eta profesionaleko ingurune batean.
– Ez da beharrezkoa ikerketa kuratorialaren inguruko proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat.
– Egoitza bat Nafarroarekin lotura duen pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

 

DATAK
– Deialdiaren itxiera: 2023ko martxoaren 30ean.
– Hautaketaren jakinarazpena deialdia itxi eta hilabetera eginen da gehienez.
– Egoitzaren iraupena 6 eta 8 aste bitartekoa izango da da 2023ko irailaren eta azaroaren artean.
– Memoria aurkeztea eta gastuak justifikatzea: 2023ko abenduaren 15a.

 

ZER ESKAINTZEN DA
– 2.000€ (atxikitze eta zergak barne) egoitza-kide bakoitzarentzat zerbitzu-sari eta dietentzat*.
– Tokikoa ez den pertsonarentzako ostatua eta bizilekutik Iruñerako joan-etorriko bidaia*.
– Uharte Zentroan lan egiteko lekua, baliabide teknikoak eta teknologikoak barne*.
– Proiektua garatzeko garaian Zentroko taldearen sostengua eta behar izatekotan beste agente edo proiektu batzuenganako gerturatze-laguntza egoitza kideak hala eskatzen badu.

*Kolektiboen kasuan, (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkio kide guztiei.

 

Oinarriak osorik PDFan hemen