Izenburua
Bost keinu bost kaletarako
Egilea
Cabello/Carceller
Data
2022ko azaroaren 21etik, 24ra
Ordua
15:30etik, 19:30era
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2022ko azaroak 17
Norentzat
Egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua

‘Cabello/Carceller. Bailar El género en disputa, proceso de taller. Fotografía: Arantxa Boyero’.

Gorputzak, espazioetan ez ezik, oroimenean ere bizi dira. Existitu ziren, existitzen diren, eta badirudi existituko diren gorputz pribilegiatuak, espazio komunaz jabetu zirenak (nahi edo nahi gabe) eta izendatu zutenak. Gure oroimena egunero daramagun gorputzak dira, kontzeptualki bizi garenak, gure kaleak izendatzeko oparitu diegulako, gure bizitzak markatzeko, baita gure unerik intimoenak ere. Baina zer gertatu zen galdutako gorpuekin? Zer gertatu zen nahita ahaztutako gorputzekin? Ahanztura hori iraunarazi behar al dugu? Aktibatu al dezakegu haren oroitzapena, are urrunagokoa?

Europan, gure kaleek jarrera ideologikoa, defendatu diren politikak eta horiek gidatu dituzten balioak adierazten dizkigute. Baina, hurbileko adibide bat jartzearren, zenbat kalek izendatzen dituzte trans subjektuak gure herri eta hirietan? Zenbat monumentu aurkitzen ditugu beste bizikidetza-modu batzuen alde egin zuten subjektu disidenteak eta subjektu eraldatzaileen inguruan?

NORI ZUZENDUA 

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori.

EGUNAK ETA ORDUAK

Azaroaren 21etik 24ra 15:30etatik 19:30etara

IZEN-EMATEAK

Orri honetako formularioa betez urriaren 24tik, azaroaren 17ra

PREZIOA

25 euro

IRAKASLEAK

Cabello/Carceller  90eko hamarkadaren hasieratik ari dira elkarlanean, beren proiektu artistikoen garapena ikerketa, idazketa, komisariotza eta irakaskuntzarekin uztartuz. Bere lana Veneziako 56. Biurtekoan Espainiako Pabilioian parte hartu zuen eta bakarkako hainbat erakusketetan erakutsi da MUACen (Mexiko), CA2Mn (Madril), MARCO (Vigo), Azkuna Zentroan (Bilbo) edo Valentziako IVAMen, eta Danimarkako, Filadelfiako eta Buenos Airesko arte zentroetan, besteak beste. Gainera, hainbat kolektiboetan parte hartu dute: Centre Pompidou (Paris, Malaga), MACBA Barcelona, Tranzit (Bratislava), Museo da Electricidade (Lisboa), MNCARS (Madril), Brooklyn Museum (New York), etab.

http://www.cabellocarceller.info/engl


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak:

• Cabello/Carceller
• João Fiadeiro @joaofiadeiro
• Marta Echaves @laechaves
• Maddi Barber @maddi.arce
• Ibon Aranberri @ibon_aranberri
• Marc Vives @vivesmarc
• Elo Vega y Rogelio López Cuenca
• Peio Aguirre @peioaguirre