Andrea Ganuzak eta Cristina Vergarak argitalpenak aurkeztuko dituzte eta Iñigo Villafrancak Santiagon eginiko egoitza artistikoaren erakusketa bat.
Larunbat honetan, urriaren 22an, eguerdiko 12:30ean, Uharte Zentroak antolatzen duen azken Aperitifak Saioa izango da, izan ere, Oskia Ugarte Abarzuza aurreko zuzendarikideari esleitutako Zuzendaritza aldaketaren ondorioz, Zentroa berritze etapa batean murgilduta dago.
2021eko Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzen programaren argitalpenetarako laguntzak jaso zituztenetako bik beren argitalpenak aurkeztuko dituzte. Andrea Ganuzak “Mis Bragas Serán Tu Tumba” liburu-objektu argitalpenarekin egindako prozesua aurkezten du, narrazio-hizkuntza, grafikoa eta sekuentziala konbinatzen dituena narrazio-esperientzia bat eskaintzeko asmoarekin. Cristina Vergarak “El punto ciego del paisaje” aurkeztuko du, salvoconducto books-en bigarren liburu-artefaktua, irabazi asmorik gabeko proiektu literario eta artistikoa, krisi pandemiko betean jaioa, Cristina Vergara “disoñadora” eta artista grafikoaz eta Carolina Martínez poetista, irakasle eta ikerketa eszeniko eta zinematografikoetako ikertzaileaz osatua dagoena. Laguntzen programaren helburua ikerketa, artelan ekoizpena, sormen lana eta Nafarroako artisten zabalkunde, proiekzio eta sendotzea sustatzea da, sortzaileei proiektu artistikoak ekoizten eta argitaratzen lagunduz. Deialdi hau Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Uharte Zentroak sinatutako lankidetza-hitzarmenetik sortua da.
Bestalde, Iñigo Villafrancak “Saír de Santiago, entrar en Santiago” lanaren lagin bat aurkezten du. Bertan, sentsibilitate berriak aktibatzeko eta Santiagori buruzko beste ikuspuntu batzuk eskaintzeko gai den ekintza estetiko gisa ibiltzera gonbidatzen du. Uharte Zentroaren eta Cuarto Pexigo espazioaren arteko elkarlanaren emaitza da Villafranca Santiagon egotea ahalbidetu zuen “Monteira na cabeza e anda polo mundo” egoitza.
Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.