Izenburua
Monumentuak, mapak eta memoria
Egilea
Elo Vega eta Rogelio López Cuenca
Data
2022ko urriak 24 - 27
Ordua
15:30etatik 19:30etara
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Urriak 1 - 21

Arte publikoak, artelanek eta eremu publikoko praktika artistikoek nahitaez diskurtso artistikoa gainditzen duen kategoria osatzen dute. Hiria inoiz ez da orri zuri bat, non artistak bere trebetasunak, bikaintasun teknikoa —eskultorea edo bideo-mapping diseinatzailea izan— zabaltzen baititu, miretsitako publikoaren harriduraren aurrean.

Ikastaroa, ekonomia postfordiistak hiri garaikideari ezarritako erabateko eraldaketei buruzko sarrera orokor batetik abiatuta, lau saiotan garatuko da. Lau saio horiek, modu ez linealean eta ikuspegi feminista kritiko batek zeharkatuta izango dira: 1) Espazio publikoak oroimen-gordailu gisa; 2) Arteak kalean duen rolaren bilakaera (eta ez): monumentuak, post-monumentuak eta neomonumentuak 3) Hiri-museotik, hiri-ikuskiizunera; beste estrategia batzuk: oroimen lekuei buruzko esku-hartzeak.

NORI ZUZENDUA 

Edozein diziplinatako artistak, ikasleak, ikertzaileak, arkitektoak, ingeniariak, historialariak edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonor.

EGUNAK ETA ORDUAK

Urriaren 24tik 27ra 15:30etatik 19:30etara

IZEN-EMATEAK

Orri honetako formularioa betez urriaren 1etik aurrera

PREZIOA

25 euro

IRAKASLEAK

Elo Vega eta Rogelio López Cuenca artista bisualak eta ikerlariak dira; beren praktika artistikoa komunikabide masiboen azterketan eta identitateen eraikuntzan oinarritzen dute. Proiektu artistikoetan parte hartzen dute —ikus-entzunezko produkzioak, erakusketak, argitalpenak, espazio publikoetako eta sareetako esku-hartzeak—, historia, oroimena, irudizko kolektiboak eta monumentalizazioa eraikitzeko prozesuekin zerikusia dutenak, kontrol ideologikorako tresna gisa.


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak:

• Cabello/Carceller
• João Fiadeiro @joaofiadeiro
• Marta Echaves @laechaves
• Maddi Barber @maddi.arce
• Ibon Aranberri @ibon_aranberri
• Marc Vives @vivesmarc
• Elo Vega y Rogelio López Cuenca
• Peio Aguirre @peioaguirre