Izenburua
Hezkuntza eskaintza
Data
2022/2023

“…artea irakastearen helburua norbanako bakoitza bizi den paisaia sozial eta kulturala ulertzen laguntzea da” Arthur Efland

 

Uharte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza-komunitatea komunitate artistikoarekin lotzeko prozesuak sortzen, esploratzeko dauden hezkuntza-aukera berriak irekitzea eskatzen duen elkarrizketa eraldatzaile batetik abiatuz.

Ikasturte hau zuzendaritza berri baten eskutik gure proiektuan aldaketak eginez hasiko dugu. Datozen hilabeteetan geure burua birpentsatzeko eta berrantolatzeko geldiune bat eginen dugu, hezkuntza-komunitateari eskaintzen ari denaren ildotik elkarlanerako eta elkarrekiko ikaskuntzarako espazioak eskaintzen jarraitzeko helburu argiarekin.

Hori dela eta, ikasturte honetan, ohiko hezkuntza-eskaintzaren ardatza honako hau da: «A3 hezkuntza-proiektua» programaren seigarren edizioa eta irakasleak teknika artistikoetan trebatzeko ikastaro bat.

Irakasle eta ikasleak entzun, gidatu, proposatu eta zaindu ahal izateko espazioak eta baliabideak sortzen jarraitu nahi dugu, eta helburu horrekin, gure eskaintza moteltzen dugu, hausnarketatik eta autokritikatik indartu ahal izateko.

 

A3 hezkuntza proiketua

Izen ematea 2022ko urriaren 7a arte

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.

Info osoa eta izen emateak hemen.

 

Irakasleentzako ikastaroak ILZrekin elkarlanean | Arte-hezkuntzako teknikak eta teoria: Serigrafia eta estanpazio tailerra

Izen ematea 2022ko irailaren 14tik aurrera ILZren webgunean. 

Iñigo Garces Cabezafuegok eskainia eta saio oso praktikoz osatua, pintzelkada teoriko txikiak nahasten dira ikasteroan. Parte hartzen duten irakasleen ideiak eta diseinuak inprimatzeko,  estanpazio-teknika errazak ikasteko eta kostu txikiko askotariko tresnak aurkitzera bideratua daude saioak.

Info osoa eta izen emateak hemen.