UHARTEKO ARTE GARAIKIDEKO ZENTROA ZUZENTZEKO DEIALDIAREN AZKEN AKTA

Balorazio-batzordearen 2. aktan (Ikus PDFa)

AURKEZTUTAKO HAUTAGAITZEN BALORAZIOAREN JAKINARAZPENA

Hautaketa-prozesuaren balorazioen jakinarazpena (ikusi PDF-a)

DEIALDIA

Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Fundazioaren Patronatuak 2022ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bidez, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren Zuzendaritza betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia onartzen da.

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 23an amaituko da, egun hori barne, 23:59etan.

Beste edozein kontsulta edo argibide Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Fundazioaren Patronatuko Lehendakariari idatziz bidali beharko zaio centrohuarte@centrohuarte.es helbidera. Galderak eta erantzunak modu publikoan erantzungo dira hemen: Galderak eta erantzunak.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza hautatzeko deialdiaren oinarriak, hemen.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren Helburuak eta Jarduera ildoak, hemen.

Datu babeserako legearen inguruko informazioa, hemen.

 


 

Hautagaitzen aurkezpena

Deialdi honetan eskatutako dokumentazio guztia PDF formatuan aurkeztu beharko da USB edo antzeko gailu baten barruan, paperezko kopia batekin batera.

Dokumentazioa bi gutun-azal fisikoetan aurkeztuko da, helbide honetan: Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, Calvario kalea 2, 31620 Huarte, Nafarroa

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten diren hautagaitzak ere onartuko dira (Vianako Printzea Erakundearen Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuari zuzendua).