Uharte Zentroak eta Cuarto Pexigok Marisa Mantxolaren Caminografías proiektua aukeratu dute Santiagoko egoitza honen bigarren ediziorako, aurkeztutako 11 proiektuen artetik, guztiak kalitate artistiko handikoak izanik.
Ibiltzea jarduera artistiko gisa izango da egoitza honen gaia. Marisa Mantxolak horri ekingo dio “ lurraldearen esplorazioa modu zehatzean dokumentatuz eta ondorioak, lekua patxadaz eta xehetasunez ikusteko gonbit gisa aurkeztuz, denbora galtzeko gonbita egingo du, espazioa irabazteko modua bezala. Esploratutako inguruneetan aurkitutako emaitza bisualen multzoa, bizitzaren artxibo aparta da, eta helburua, txikienaren berezitasuna berreskuratzea da, handiaren konplexutasuna diseinatzeko, gizakia eta ez-gizatiarra lotzen dituen kosmobisio baterantz begiratzeko.”