Esamesak, elezaharrak, oroigarriak, pantaila-irudiak, tabernako errankizunak, egunerokotasunak, anomaliak, eraldaketak, itxaronaldiak, mugak, aromak, polifoniak, postalak, dezepzioak, topografiak, kartografiak, denbora-eskalak, antagonismoak, objektuak, utopiak, paseo txikiak, inguruabarrak, egoerak, sakontasunak, topaketak, koreografiak, pasadizoak, aukerak, soinuak, materialak, kolapsoak, umoreak, historiak, gertutasunak, urruntasunak, intentsitateak, konbikzioak eta superstizioak, keinuz, keinu txikiz, proiektuz eta bildumaz egindako mekanismo batean batu eta, guztiak batera aurkeztuta, tailer baten eitea hartu beharko luketenak, tailerra oso astegun-kontua (astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala) izanik, non bizitza eta artea miatuko baitira, zeinaren ondorioa baita bizitza artea baino garrantzitsuagoa dela –hori esana dago jada–, zer asmorekin jakin gabe, artistaren, ikuslearen, mahaikidearen, komisarioaren, kuradorearen edo kuriosoaren asmoekin.
NORI ZUZENDUA
Edozein diziplinatako artistak, ikasleak, ikertzaileak, arkitektoak, ingeniariak, historialariak edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonor.
EGUNAK ETA ORDUAK
2022ko apirilaren 25etik 28ra, 15:30etik 19:30era
IZEN-EMATEAK
Orri honetako formularioa betez.
Prezioa: 20 euro.
IRAKASLEA
Fermín Jiménez Landa. Iruña, 1979. Hainbat lengoaia abiapuntu hartuta, eremu publiko eta sozialeko eguneroko errutinetatik ateratzen dituen ohiko planteamenduak ikertzen ditu Ferminek. Bere lanak barregarria bortxatzen du misio antiheroiko honekin: gure bizi-erritmoetan aldi baterako denbora-pitzadurak sortu eta, horrela, ziurtzat jotzen genuen hura aldatu. (David Armengol) Hauetan erakutsi ditu lanak: Manifesta 11, Zapopan (MAZ), Artium, Musac, CA2M eta Oteiza museoak, Künstlerhaus Bethanienen, Centro Botín, La casa Encendida eta, besteak beste, Moisés Pérez de Albéniz, Travesía Cuatro, Nogueras Blanchrad galeriak.
Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.