Izenburua
Komisariotza ikerketa egoitza 2022
Data
2022
Sarrera
Izena emanda
Epea
2022/05/05

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko egoitza deialdi bat luzatzen du Uharte Zentroak. Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean eta elkarlanean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Beraz, ikerketak, ingurua, pertsonak eta lekuak aintzat hartu beharko ditu.

Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea.

NORI ZUZENDUA DAGO

Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta.

Ez da beharrezkoa komisariotzaren inguruko ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat.

Egoitza Nafarroarekin lotura duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2022ko maiatzaren 5ean

Hautaketaren jakinarazpena, deialdia itxi eta hilabetera eginen da gehienez.

Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2022ko irailaren eta azaroaren artean.

Memoria aurkeztea eta gastuak justifikatzea: 2022ko abenduaren 1a.

 

Bases curatorial - komisariotza oinarriak 2022-OK