UHARTEAN

 #gorputzafectos7 podcasta

 

Ibai Atutxak (Galdakao, 1984) New Yorken eta Bartzelonan egin du lan teoria kritikoen joera berrien inguruan, euskal ikasketetatik abiatuta, botere-, jazarpen eta erresistentzia-diskurtsoak aztertuz. Gaur egun, Bilbon, Europa garaikidearen eraikuntza bortitza aztertzen ari da. Unibertsitatean, literaturarekin eta zinemarekin, literatura konparatuarekin, filosofia garaikidearekin eta azterketa kulturalekin lan egin du, betiere generoaren, klasearen, arrazaren eta sexualitatearen ikuspegitik abiatuta.

Egun,  EHUko Euskal hizkuntza eta komunikazio departamentuan irakaslea da, bereziki Arte Ederretako fakultatean. Horretaz gain, Parte Hartuz ikerketa taldeko eta Teoria kritikoa Bilbo-Bartzelona sareko kidea da

Podcast honetan, Praktika artistikoak eta kultura ikasketen masterraren baitan irakasten duen Euskal Kultur Ikasketak I irakasgaiaren inguruko gogoeta ezberdinak planteatzeaz gain,  Ibaik bere ikerketa prozesua ulertzeko eta egiteko modua azaldu du. Gainera, modernismo/barbarismo matrizea abiapuntu gisa hartuz, euskal gizartea zeharkatu duten botere ardatz ezberdinak, eta honek, egun, sortzen duen pentsamendu kritikoaren beharraren inguruan aritu da.