Izenburua
Charlotte Charbonnelen Aura Lociarekin esperientzia bat
Egilea
Charlotte Charbonnel
Data
2022/02/19
Ordua
12:00. Autobusa Uhartetik goizeko 10:00etan
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Librea
Epea
Autobuserako epea otsailak 18
Norentzat
Publiko osoarentzat

Rocamensia erakusketa, Uharte Zentroak eta Co-op elkarteak Geoparkearekin elkarlanean antolatutako mugaz gaindiko lankidetzaren emaitza da eta bi artistak egoitza bat partekaten dute. Charlotte Charbonnel eta Xabier Erkizia haien unibertso artistikoa gai komun baten inguruan zabaltzera gonbidatuak izan ziren: euskal kostaldeko Geoparkean kokatutako Zumaiako itsaslabarretan ikus daitekeen iridio-minerala, hau, Kretaziko-Paleogeno aldaketaren lekuko geologikoa izan zen, bigarren mailako aroaren amaiera markatu zuen narrasti handien desagertze masiboa.

2022ko martxoaren 11tik apirilaren 3ra bitartean Uharte Zentroan ikusgai egongo den erakusketaren aurretik, Charlotte Charbonnelek Itzurungo itsaslabarretako baten oinean dagoen faila harritsuaren barruan murgilduko den topaketa bat eskainiko du. Bere Aura Loci piezarekin, dinosauroen aroaren amaiera markatu zuen denboraren agerpena eta inpresioa deituko ditu.

Doako autobusa antolatu da Uharte Zentrotik, 10:00etan atera eta 16:30ean Zumaiatik itzultzeko. Otordua autokudeatua izango da eta itzulerako ordutegia aurreratu liteke baldintza klimatikoak oso kaxkarrak badira eta taldeak hala erabakitzen badu.

 


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.