Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du. 6/8 aste bitarteko iraupena izango duen ikerketa teoriko praktiko bat gauzatzeko egoitza lekuko artista edo kolektibo bati eskainia dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena).
Proiektuek, eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, elkartzeko moduak distantzia gorabehera, etab.
Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean.
Egoitza amaitzean, ikerketaren amaierako aurkezpen bat egingo da, ekitaldi gisa ulertu beharko da, eta hainbat formatu erabiliz egin ahal izango da: performance-hitzaldi bat, koreografia bat, ikusleentzako jolas-proposamen bat, bideoen erakusketa eta azalpen bat, gidalerro batzuk dituen ibilaldi bat, etab. Aurkezpenak artistek zalantzan jarritako ideiak islatuko ditu, entzuleentzat eskuragarri eginez.
NORI ZUZENDUA
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.
Egoitza Nafarroarekin harremana duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.
ZER ESKAINTZEN DA
- 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari eta ekoizpen gisa. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria eta justifikazio ekonomikoa aurkeztu ondoren.
- Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
- Uharte Zentroko lantaldearen jarraipen eta aholkularitza.
Kolektiboen kasuan, (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkie kide guztiei.
DATAK
Deialdiaren itxiera: 2022ko martxoaren 3a.
Hautaketaren jakinarazpena, deialdia itxi eta gehienez hilabetera eginen da.
Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2022ko apirilaren eta ekainaren artean.
Memoria aurkezteko eta gastuen justifikazioa egiteko azken eguna: 2022ko ekainaren 30a da.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
- Proiektuaren kalitatea.
- Proiektuak deialdiarekin gaiarekin duen harremana eta interesa.
- Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomiko aldetik eta denborari dagokionez.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko Uharte Zentroko webguneko formulario bete behar da: https://www.centrohuarte.es/eu/ob-skena-2022.
Bertan, gehienez 5mb dituen (Izena_abizena.pdf) PDF dokumentu bakarrean ondorengo informazioa gehitu behar da:
- Proiektuaren laburpena edo ideia orokor bat.
- Proiektuaren oinarri diren ikerketa lerroak.
- Ingurua aintzat hartzen duen eta egoitzan garatzeko izango den proposamena.
- Proiektuaren ulermena errazteko proposamenarekin lotutako aurretiazko lanen bideoa (online plataformetarako loturak sartu).
- Aurreikusitako kronograma edo egutegia.
- Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma.
*GARRANTZITSUA: Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez dugu proiektua ebaluatuko.
PARTE-HARTZE BALDINTZAK
Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:
- Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina proiektu bererako beste erakunde batzuek emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak Uharte Zentroak bere gain hartzen ez baditu.
- Laguntza hauek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
- Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
- Proiektua, dosierrean azaldutako moduan gauzatu behar da. Funtsezko aldaketarik baldin bada, Uharte Zentroari jakinarazi beharko zaio.
- Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
- Aukeratutako lanak egilearen edo egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak on line edo paperezko argitalpenen bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du programa osoa edo zati bat, betiere kasuan. kasuko egiletzak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik aurrera sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du.
- Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar argitaratzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela adierazi beharko da, esaldi honekin: “Proiektu honek Uharte Zentroaren Ob Skena laguntza jaso du” eta Zentroaren logoa, Zentroa bera jakinaren gainean egon beharko du aldez.
- Amaitzean, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat aurkeztu beharko da (irudiak edo bideoak barne), bai eta egindako gastuen justifikazioa ere (ordainketen fakturak eta egiaztagiriak eta horien azalpen labur bat) administracion@centrohuarte.es eta elisa@centrohuarte.es helbideetara bidaliz.
* Garrantzitsua: bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza galtzea ekarriko du.*
OINARRIEN ONARPENA
Onuradunek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte.
Ob Skena oinarriak EUS