Izenburua
Guretzat batentzat zinema | Lantegi praktikoa
Egilea
Virginia García del Pino
Data
2022ko martxoak 21>24
Ordua
15:30 – 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2022ko otsailaren 25etik aurrera

Segundoko milioika irudi sortzen dituen mundu baten aurrean, tailer honek begiratzera gelditzea proposatzen du. Ikusitakoari berriro begiratzea eta zerbaiten parte izateko beharretik, irudi horiei guztiei zentzua emateko erresistentzia-ekintza gisa eta gu batetik pentsatzea.

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUA

2022ko martxoaren 21etik 24ra. 15:30etik, 19:30era.

IZEN EMATEAK

Orri honetako formularioa betez.

prezioa 20 euro.

IRAKASLEA

Virginia García del Pino (Bartzelona, 1966) Zinema zuzendaria eta ikus-entzunezko artista da. 2008an hainbat sari jaso zituen “Lo que tú dices que soy” lanagatik. Bere lehen film luzea, “El Jurado” (2012), FID Marsella, FIC Valdivia eta Punto de Vistako sail ofizialean egon zen, eta MNCARS, CCCB eta IVAMen proiektatu zen. Bere filma, “La 10a carta” (2014), Donostia ko Zinemaldian estreinatu zen eta Jose Maria Forque sarietarako izendatu zuten. 2017an, “Quien canta su mal espanta” prestakuntza aurreko lana ikusgai jarri zen Santa Monica Arte Zentroan eta Bòlit Arte Garaikideko Zentroan. 2018an, Malagako jaialdian film labur dokumental onenaren zilarrezko Biznaga saria jaso zuen “Improvisaciones de una ardilla” filmak. “Respirar, correr, mirar” (2019) da bere azken lana, eta Mursegorekin batera Tabakaleran, Montehermoson eta BilboArten egindako zinema eta musika performancea da.

https://vimeo.com/user5072035

 


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.