Izenburua
Sustraiak | Nafarroako Agente artistikoen mapeoa
Egilea
Maria Ozcoidi, Fermin Diez de Ulzurrun eta Mia Coll
Data
2021-22

Sustraiak, Maslow Industries-ek sortua eta Maria Ozcoidik, Fermin Diez de Ulzurrunek eta Mia Collek aktibatutako proiektua da; eta helburua, Uharte Zentroak sustatutako Nafarroako agente artistikoen mapeoa osatzen jarraitzea da.

Sustraiak-en asmoa gure erkidegoko arte-langileen biziraupenerako baliabideen inbentarioa sortzea da, lanekoak zein pertsonalak diren harremanetan, sortzen diren loturen eta afektuen kartografia batekin gurutzatuta.

Aurkezten dizugun galdetegia ikerketa honetarako datuak biltzeko eta, era berean, harreman sozioekonomiko eta afektibo horiek meta-mapa batean irudikatzeko da.

Ez dituzu 5 minutu baino gehiago beharko!

Eskerrik asko parte hartzeagatik!