Izenburua
Oihana (599m) hiri tontorrak
Egilea
Txubi MixMedia
Data
2022ko maiatzaren 21a.
Ordua
12:00
Sarrera
librea

Ohiana edo Miravalles mendia, 599 metroko kota duena, hiri gainean agertzen da eta Nafarroako espazio humanizatuenean bizirauten saiatzen da.

MendiLAB, mendiko esperimentazioa izeneko elkarlan-proiektutik abiatuta, ibilaldi bat proposatzen dizuegu mendi-tontor xumera, eta auzolan bat, aisialdiko ingurune honetan hondakinak biltzeko. Aire zabaleko jarduera bat, historiari, aisialdiari, iraunkortasunari, geolokalizazioari, ploggingari eta lurraldeari buruz hausnartzeko.
Uhartekoa bazara, haren historia ezagutzen baduzu, aisialdiko ibilbideez gozatzen baduzu edo ingurunea zaintzeak kezkatzen bazaitu: ekarri zure motxila, zure opinela eta entzuten dizugu.
Uhartez kanpokoa bazara, ez zenien arretarik jarri haren haritzei eta kokapen estrategikoari; ez zara ibili hiriko kanpoalde honetan, baina inguru horiek berreskuratzea interesatzen zaizu, hiriko aisialdirako alternatiba gisa: ekarri zure motxila eta zure opinela ere.
Kafea Argako urarekin, fosilak eta wikiloc.

Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.