Izenburua
Konpost-agarriak tailerrak
Egilea
META-kolektiboa
Data
Irailak 22  eta 30 eta urriak 8 eta 14
Ordua
16:30etik 19:30era
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda: coordinacion@centrohuarte.es
Epea
Lekuak bete arte

Biomaterialekin eta fabrikazio modularrean hastapen lantegia. Tokiko kafetegietan bildutako kafe-hondarrak material biodegradagarri bihurtzen ikasiko dugu, eta horrekin, elkarlaneko eskultura bat eraikiko dugu. Eskultura hau Uharteko berdegune batean jarriko da eta desagertu arte, ingurunearekin eraldatzen jarraituko du.

Adriana Tamargo eta Guillermo Escribano, META-kolektiboko kideak garatzen ari diren “Habitación | Konpost-agarriak” egoitzaren baitan antolatutako lantegiak dira hauek.

  • 1. tailerra, irailak 23, 16:30etik, 19:30era
  • 2. tailerra, irailak 30, 16:30etik, 19:30era
  • 3. tailerra, urriak 7, 16:30etik, 19:30era
  • 4. tailerra, urriak 14, 16:30etik, 19:30era

Gehienez 6 parte-hartzaile tailer bakoitzean.

Izen-ematea coordinacion@centrohuarte.es helbidean