Izenburua
Zigilu-laborategia
Irakaslea
Compañía de oficios
Data
2021eko azaroaren 8, 9, 10 eta 11an
Ordua
17:00etatik 20:00etara,
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Irailaren 13tik, 30era
Norentzat
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako edo Hezkuntza ez-formaleko irakasleentzat.

Sorkuntza-laborategia, fotopolimeroen zigiluen diseinuaren aukera grafiko eta artistiko guztiak aztertzeko.

Fotopolimeroa gomazko itxurako material bat da, espektro ultramoreko argiarekin kontaktuan jartzen dena eta bereizmen handiko emaitzak lortzea ahalbidetzen duena. Bere aukerak eta prozesatzeko moduak askotarikoak direnez, prozedura hau artistek eta sortzaileek asko erabili dute, tintaz, arkatzez, urez edo irudi digitalez marrazkiak egiteko aukera ematen baitu, argazkia grabatutako irudian sartuz.

NORI ZUZENDUA DAGOEN

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako edo Hezkuntza ez-formaleko irakasleei, honako hauek nahi badituzte:

– Prozesu artistikoekin esperimentatzea, eguneroko hezkuntza-praktikan eta hezkuntza-esperientzian txertatzeko.

– Fotopolimero-grabatuaren oinarrizko kontzeptuak ikastea.

– Taldearen behar pertsonal eta kolektiboei modu ludiko eta praktikoan erantzungo dieten tresnak sortzea.

NORK ESKAINIKO DU?

Compañía de oficios-ek

ZER ESKAINTZEN DA?

Tailerrak aurrez aurreko 4 saio izango ditu, azaroaren 8, 9, 10 eta 11an, 17: 00etatik 20:00etara, Uharte Zentroan.

 

IZEN EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZOIOA

Epea: 2021eko irailaren 13tik, 30era.

Izen ematea Uharte Zentroko webguneko formularioaren bidez egin beharko da.

Ikastaroa Iruñeko ILZ irakaslen prestakuntzarako webgunetik egin beharko da. Deialdia aurki aterako da haien webgunean.