Izenburua
TRESNAKA | prozesu artistikoak eskolan
Irakaslea
Jyotima Barrenetxea
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2022ko urtarrilaren 16an
www.tresnaka.net Uharte arte Garaikideko Zentroari lotutako artisten sormen-prozesuak biltzen dituen proiektua da, artearen, kulturaren eta hezkuntzaren eremuan zabaltzeko. Webgune bizia da, non eduki berriak etengabe sartzen diren.

 

TRESNAKA osatzen duten Artisten fitxak erakusten dira. Hainbat baliabidetatik abiatuta, haien lanera, interesetara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea errazten da. Era berean, Proposamen didaktiko batzuk proposatzen dira, arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak, artisten sormen-prozesuak eskoletan edo beste hezkuntza-testuinguru batzuetan erabiltzeko.

 

Web tresna honen erabileran interesa duten irakasleei laguntzea eta gidatzea proposatzen dugu, prestakuntza- eta esperimentazio-prozesu partekatu batean zehar.

 

NORENTZAT

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta irakaskuntza ez formaleko irakasleentzat, hau lortu nahi dutenentzat:

– Curriculuma hedatzea artea ikasgeletara gerturatuta prozesu, eduki eta formatu moduan;

– Prestakuntzako beharren eta interesen gune katalizatzaile bat sortzea taldean;

– Esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;

– Hezkuntzako lanaren garrantzia nabarmentzea, ikasgelatik harago doan kultura ekoizle gisa;

– Ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.

 

ZER ESKAINTZEN DA?

Proiektu esperimentala da, irakasleen prestakuntzaren eta ikasgeletan hezkuntza-proposamenak ezartzearen artekoa. Elkarren artean lotura estua duten hiru formatu konbinatzen ditu:

  • Bertatik bertara 3 saio elkarrekin (saio bakoitzeko 2 ordu), ikasgelako lan-prozesuan lagungarri izan daitezkeen gai teoriko-praktikoak lantzeko.
  • Taldekako 2 lan-saio TRESNAKAn parte hartzen duten artistekin. Artistek parte hartzeko, irakasle parte-hartzaile bakoitzaren interesak eta testuinguruak hartuko dira kontuan.
  • Garatu beharreko proiektuen banakako tutoretzako ekintza edo saio desberdinak TRESNAKAk proposatzen dituen tresnak erabiliz.

* Saioen datak izena emateko epea amaitzean itxiko dira, urriaren lehen egunetan eta ikasturtean zehar banatuko dira (azarotik maiatzera).

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Urtarrilak 18, 17: 00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
  • Urtarrilak 19, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
  • Urtarrilak 26, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
  • Otsailak 16, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)
  • Martxoak 30, 17:00 – 19:00 (aurrez aurreko saioa elkarrekin)

IZEN EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izena emateko epea: 2021eko urtarrilak 16, orrialde honetako alborko barran.

Zalantzari baduzu idatzi educacion@centrohuarte.es helbidera.