Nafarroako ikastetxeetan garatzeko hezkuntza proiektu bat hautatzeko deialdi bat da Eskola Lurraldea, bertan, ikasturte batean, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa jorratzeko egina da.

Egungo deialdirako oinarriak 2021eko maiatzean itxi ziren, eta Arbizuko eskolaren “kabitik mundura” proiektu irabazlea bosgarren edizio honetan ezarriko da, 2021-22 ikasturtean.

Hurrengo deialdia 2022ko otsaila-martxoan aterako da.

 

NORENTZAT

Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza zentroetarako. Hain zuzen ere, kasu hauetakoren batean dauden 3 irakasle edo gehiagoko lan-talde bati egiten zaio proposamena:

– Haur edo Lehen Hezkuntzako ziklo bereko irakasleak edo Bigarren Hezkuntzako sail

didaktiko bereko irakasleak.

– Ikastetxe bereko irakasleek eratutako diziplina anitzetako taldea.

– Ikastetxe desberdinetako irakasleek eratutako talde bat.

 

ZER ESKAINTZEN DA?

Uharte Zentroak giza baliabideak, teknikoak eta materialak jarriko ditu hautatutako proiektua garatu ahal izateko (3.000 euroko balioa).

 

IZEN EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izena 2022ko otsailaren 28tik aitzina eman beharko da (deialdi berriaren oinarriak data horretan ateratzeko asmoa dago), gure webgunean egongo den formularioa betez.

 

Aurreko urteetako edizioak kontsultatzeko: https://www.centrohuarte.es/eu/eskola-lurraldea/