Data
2021

Womanhouse Plazaldean Ekhine Etxeberriaren proiektu bat da eta Ahots konstelazioa proiektuaren jarraipen gisa, emakumeen ahotsaren aldarrikapena lantzen jarraitzea bilatzen du. Proiektuak bi zati ditu: tailerra eta jendaurreko saioak. Tailerrak espazio seguru bat proposatzen du, eta bertan bildutako emakume bakoitzak bere ahotsarekin konektatzeko modua bilatuko du, Ekhiñe Etxeberriaren laguntzarekin pieza artistiko pertsonal bat edo taldekoa lantzeko aukera izango dutelarik. Uharte Zentroan egingo diren topaketez gain, publiko guztiari irekitako bi saio antolatu dira Plazaldean (Uharteko eskola zaharretan) jarriko diren Totemetan

Jendaurreko saioak

Asteazkena, abuztuak 18 – Plazaldean 20:30etik 22:30era

  • Arantza Santestebanek mugimendu feministaren eta zinemaren arteko harremanaren azalpen bat eskainiko du, bestalde zinemaren historian emakumearen ahotsa presente izan duten filmen zatiak ikusi eta aztertuko dira.
  • Andrea Ganuzak ekintza parte-hartzaile bat gidatuko du.

Asteazkena, abuztuak 25 – Plazaldean 20:30etik 22:30era

  • Tailerrean egindako piezen aurkezpena Andrea Ganuza eta Arantza Santestebanen laguntzarekin.
  • Ekhiñe Etxeberriaren “Para Arantza, de Ekhiñe” film laburraren proiekzioa.