Izenburua
Compost-ables | Temblar los centros
Egilea
Meta - colectivo (Adriana Tamargo Iturri y Guillermo Escribano Arrieta) | Amalia Ruiz-Larrea Fernández, Eva Garrido del Saz y Selva
Data
2021

Irudia: Bee-made or nature-made? Meta Colectivo (2021)

Jasotako proiektu ugariak irakurri ondoren, proiektu bakarra aukeratzeko erabakia berriro aztertu dugu. Ikusi dugu proposamen askok modu egokian eta kokatuan heldu dietela deialdiaren helburuei, eta praktika artistikoari erreparatu diotela, disrupzio eta aldaketa sozial handiko garai honetan abiatzeko tresna gisa.

Hautatutako bi proiektuek, bizi garen unea modu afektibo eta arretatsuan aztertzeko lan espazio berdina bizitzea bilatu dute. Batak gorputzetan, harremanetan eta haien arteko laguntzan jartzen du arreta, eta besteak zainketen eta lankidetzaren ideia beste izaki ez humanoengana zabaltzen du. Osatu egiten dira, barnekoenetik eta pertsonalenetik hasi eta ingurunearekin harreman zabalago izateraino.
Bi proposamenen arteko osagarritasun eta balizko erlazio hori faktore erabakigarrietako bat izan da hauek hautatzeko:

  • Compost-ables, Meta – kolektiboa (Adriana Tamargo Iturri eta Guillermo Escribano Arrieta)
    Nolakoa izango litzateke ekosistemaren zaintzak eta osasuna lehen planoan jarriko lituzkeen espezie anitzeko hirigintza? Zer nolako kolaborazioak imajina ditzakegu gizakien eta beste zomorro batzuen artean? Zer arte mota egingo genuke beste organismo batzuekin eta bizi garen ingurunerako? Compost-ables-ek ekosistemarekin eta ekosistemarako nola lan egin aztertzen du, zabor organikoa bizirik dauden hiri-eskultura bihurtuz.

 

  • Temblar los centros (Amalia Ruiz-Larrea Fernández, Eva Garrido del Saz eta Selva)
    Gorputz batek dardara egiten du, eta mugitu egiten gaitu. Agian ikasten badugu gelditu beharrean, berarengan sostengatzen, eta tremor horretatik mugimendu berri bat aurkitzen, orduan gorputz guztiak batera dardaratuko gara, eta ez da egongo horretarako modu bakar bat ere. Egiteko, probatzeko, saiatzeko, imitatzeko, laguntzeko, gonbidatzeko, harrera egiteko moduak bilatu nahi ditugu, oso barrutik oso kanpora eta alderantziz mugituz, dardararekin bizitzeko, gure dardaratik gogor egiteko.