Izenburua
Patioa irabazten
Data
2020-2021

“Patioa irabazten” da ikasturte honetan garatzen den Eskola Lurraldea proiektua eta Gloria Larrainzar Zubiriko eskolak eginen du.

Zementu asko duen eskola da Zubirikoa, nahiz eta leku natural sinestezin batean dagoen, eskolaren bi aldeetan zein atzean basoak dituela, baina eskola barruan ia ez dago landarerik. Belarrari eta zuhaitzei ia lekurik uzten ez dien futbol-zelai batek “inbaditzen” du patioa. Eskolako patioa leku estrategikoa da herri barruan eta Esteribar bailaran, herritarren topagunea da arratsalde eta jaiegunetan. Eskolaren helburua, Orekari Estudiorekin elkarlanean, eskolaren atzean dagoen baso-eremu era erreka bat “irabaztea” da, eta jolastokia modu kolektiboan handitu nahi dute. Gainera, SKOLAEk Gloria Larrainzar aukeratu zuen iaz berdintasunezko patioetarako pilotaje-eskola gisa, eta dena lotuta dagoen ustea dute.

Martxoaren 18an, 17: 00etan, batzarra deitu dute bailarako bizilagunekin, proiektua aurkezteko eta etorkizuneko auzolanak antolatzeko.

Izena emateko deitu 948304071 telefonora edo idatzi cpzubiri@educacion.navarra.es helbidera.