Izenburua
Banaketa asaldatzailea
Egilea
Francesc Ruiz
Data
2021/03/22 >> 2021/03/25
Ordua
15:30etik, 19:30era
Modalitatea
Presentziala
Sarrera
BETETA
Epea
2021/03/18
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Lantegia banaketa zer den eta artistikoki nola esku hartu daitekeen pentsatzera bideratuta dagoen esperimentazio-espazio gisa planteatzen da.

Banaketa, merkantzia bat ekoizten den lekutik kontsumitzen den tokirainoko zirkulazio gisa ulertuta. Hau, askotan, espazio / denbora lausoa eta opakua izaten da, bitartekari sare baten azpijana, honen jardueraz eta prozesuaz ez gara ia jabetzen baina merkantzia horren forman eta edukian eragina du; biltegiratzea, garraiatzea, irautea eta saltzea errazten ditu.

60ko hamarkadaz geroztik, praktika artistiko asko eta asko artearen ohiko banaketa-kanalak iraultzea izan zen, forma berriak eta banaketa-zirkuitu propioak sortu zirelarik. Gaur egun, teknologia berriek eta Internetek edukiak maila imajinaezinean banatzea ekarri dute; hala ere, banaketa fisikoa funtsezko gunea da gure sistema ekonomikoaren barruan.

Lantegiak banaketa fisikoak praktika artistikorako espazio gisa dituen aukeretan sakondu nahi du, dela kanal berriak sortuz, dela dagoeneko ezarrita dauden sareetan esku hartuz.

 

1. saioa. LOGISTIKAK. Martxoaren 22an
Hainbat dokumentu ikusiz, lehen saio honek logistika globalean sartuko gaitu, bere historiaren, materialen eta ekonomia-, geopolitika- eta ingurumen-inplikazioen bidez. Era berean, haren baitako kontingentzia eta erresistentziak zeharkatuko ditugu, eta eredu alternatiboak ikusiko ditugu, legezkotasunaren barruan eta kanpoan.2. saioa. ARTE-BANAKETA. Martxoaren 23ko 
“Mail art” eta “artista-liburua” artearen sistema-munduaren ordezko ekoizpen, barreiatze eta kontsumo modu gisa sortzea abiapuntu hartuta, arte-banaketaren praktiken genealogia bat egingo dugu, eta, aldi berean, horretarako definizio bat bilatzen saiatuko gara.3. saioa. DESAGERTZEA. Martxoaren 24an 
Gure bizitzak hainbat banaketa-kanaletan txertatuta daude, eta ia ez gara horien jakitun. Saio honetan, sare banatzaile horiek zeintzuk diren ikusten saiatuko gara: ekonomikoak, administratiboak, afektiboak, eta artista batzuek horiek agerian uzteko edo haietatik ihes egiteko, desagertuz, garatu dituzten estrategiak aztertuko ditugu.4. saioa. AMAIERAKO LANA. Martxoaren 25ean
Azken lan-saioak espazio publikoan mikro-esku-hartzeen programa kolektibo bat artikulatzeko balioko du, dagoeneko ezarrita dauden sistema eta zirkuituak oztopatzeko.

 

FRANCESC RUIZ (Bartzelona, 1971)

Francesc Ruizek komikia erabiltzen du oinarri estetiko, narratibo eta intelektual gisa, eta, aldi berean, material historiko eta operatibo gisa. Beste bide batzuen artean, kontinente gisa edo errealaren deskribapen gisa aplikatuz; sortze, aldatze, itzultze edo mihiztatzearen bidez, identitate indibidual eta sozialak, identitate sexuala eta hiri-identitatea eraikitzeko erabiltzen diren engranajeak erakusten dituzten istorio posibleak sortzen ditu. 2020an, karrera erdiko lehen erakusketa aurkeztu zuen CA2Mn, eta Dutch Art Institute, Arhem-en tutore gisa egindako lana, Bartzelonako Pornoko Ikasketen Instituturako mintegien antolaketarekin uztartu zuen.


Zero Azpitik programaren hirugarren edizio hau, NUPek eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da

Tailerrak

2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: María Ruido, David Bestué, Alma Söderberg, Susan Schuppli, Francesc Ruiz, Mariana Castillo Deball eta Azucena Vieites.

Nori zuzendua daude

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua.