Izenburua
Ob skena egoitza deialdia
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021/04/04
Norentzat
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Proiektuek, eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, elkartzeko moduak distantzia gorabehera, etab.

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean.
Bertako artistak eta kanpokoak astebetez bat egin dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data komun bat jarriko da.

Ikerketaren aurkezpena ekitaldi gisa egin beharko da, eta hainbat formatu erabili ahal izanen dira horretarako: hitzaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleekin elkarrekintza jolas proposamen bat, erakusketa eta bideo bidezko azalpenak, ildo batzuk emanez ibilbide bat… artistek eztabaidagai izan dituzten ideiak entzuleen eskura jartzeko.

NORI ZUZENDUA DAGO
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.
Egoitzetako bat Nafarroarekin harremana duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

ZER ESKAINTZEN DA

  • 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat.
  • Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua (kolektiboen kasuan, ostatuaren aparteko gastuak eskaintzen den kantitatean sartuko dira).
  • Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Uharte Zentroko lantaldearen jarraipen eta aholkularitza.
  • Kolektiboen kasuan, (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkie kide guztiei.

DATAK

  • Deialdiaren itxiera: 2021eko martxoaren 4an. Hautaketaren jakinarazpena deialdi itxi eta gehienez ere hilabetera eginen da.
  • Egoitzaren iraupena 6 eta 8 aste bitartekoa izango da 2021eko maiatzaren eta ekainaren artean.
  • Memoria aurkezteko eta gastuen justifikazioa egiteko azken eguna: 2021eko uztailaren 1a

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitatea.
  • Proiektuak deialdiarekin gaiarekin duen harremana eta interesa (Uharte Zentroaren lan ildoekin duen bat etortzea).
  • Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomiko aldetik eta denborari dagokionez.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Izena emateko orrialde honetako alboko barrako formulario bete behar da.
Bertan, gehienez 5mb dituen (Izena_abizena.pdf) PDF dokumentu bakarrean ondorengo informazioa gehitu behar da:

  • Proiektuaren laburpena edo ideia orokor bat.
  • Proiektuaren oinarri diren ikerketa lerroak
  • Ingurua aintzat hartzen duen eta egoitzan garatzeko izango den proposamena
  • Proiektua ulertzeko, ikerketari komeni zaizkion eredu artistikoak (bideoak baldin badira estekak jarri)
  • Aurreikusitako kronograma edo egutegia
  • Ekoizpen gastuen aurreikuspena
  • Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma
    *Garrantzitsua: Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez dugu proiektua ebaluatuko.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:
  • Laguntza hauek jasotzea ez da bateraezina proiektu bererako beste erakunde batzuek emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak Uharte Zentroak bere gain hartzen ez baditu
  • Laguntza horiek bateraezinak dira Uharte Zentroak proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
  • Proiektua, bai dosierrean bai kolektiboen bileran azaldutako moduan gauzatu behar da. Funtsezko aldaketarik baldin bada, Uharte Zentroari jakinarazi beharko zaio.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
  • Aukeratutako lanak egilearen edo egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak on line edo paperezko argitalpenen bidez erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du programa osoa edo zati bat, betiere kasuan kasuko egiletzak aipatuta. Uharte Zentroak deialdi honetatik aurrera sortzen den dokumentazio guztia artxibatuko du.
  • Proiektuak argitalpenak, web orria, bideoak eta abar argitaratzea badakar, proiektuak Uharte Zentroaren laguntza jaso duela adierazi beharko da, esaldi honekin: “Proiektu honek Uharte
  • Zentroaren Ob Skena laguntza jaso du” eta Zentroaren logoa, Zentroa bera jakinaren gainean egon beharko du aldez.
  • Amaitzean, proiektuaren garapena jasotzen duen memoria bat aurkeztu beharko da (irudiak edo bideoak barne), bai eta egindako gastuen justifikazioa ere (ordainketen fakturak eta egiaztagiriak eta horien azalpen labur bat) administracion@centrohuarte.es eta elisa@centrohuarte.es helbideetara bidaliz. * Garrantzitsua: bi agiriak adierazitako egunean ez aurkezteak laguntza galtzea ekarriko du.

 

OINARRIEN ONARPENA
Onuradunek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte

Oinarriak PDFan