José Antonio Eslava artista nafarrak estanpazio-tailerra eman dio Nafarroako Museoari, eta erakunde honek Uharte Zentroan utzi du, arte-komunitatearen eskura egongo den grabatu-laborategi bat sortzeko. Lantegia erabili ahal izateko egonaldi puntualerako eskaera egin beharko da.
Lantegi hau, teknika tradizionalek artistaren osasunerako duten arrisku toxikoa minimizatzea eta gutxiago kutsatzen duten produktuak, grabaketa iraunkorreko teknikekin egindako estanpazio kalkografikorako erabiltzen da. Prozesu horietarako, prentsa kalkografikoa (torkulua) eta inprimategirako eskuzko prentsa ditugu, Antonio Eslava artistak emanak.
Grabaketa-lantegiak gune lehorra du tindatzeko, estanpatzeko eta lehortzeko. Baita fluidoen gela bat ere, papera garbitu eta tratatzeko.
“Antonio Eslava: el arte del grabado” dokumentala
Artistak eta haren familiak eta Nafarroako Museoak adostua eta Uharte Zentroak hartua, “José Antonio Eslava Estanpazio Tailerra” sortu dela eta, Museoen Zerbitzuak “Antonio Eslava: grabatuaren artea” dokumentala argitaratu du, Eugenio Monesmaren zuzendaritzapean Pyrene PV, 2019.
Laburpen bideoa
José Antonio Eslavaren ibilbidea
José Antonio Eslava Urra Iruñean jaio zen 1936an. Txikitatik marraztuko du etengabe, eta Crispín Martínez eta Javier Cigarekin hasiko du prestakuntza. Ikasketak Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolan amaitu ondoren, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen. Prestakuntza osatzeko, hainbat bidaia egin zituen Europan zehar eta, bereziki, Italian, Florentzia eta Erroma hirietan.
Marrazkia menderatzeak, artearekiko kezkak eta kultura humanista sakonak estanpazioko maisu bihurtzen dute. Esparru horretan, goraipamen garrantzitsuak jasotzen ditu, hala nola Grabatuko Sari Nazionala (1962); Grabatuko bigarren Domina, Florentziako Nazioarteko Lehiaketan (1966); Grabatuko lehen Domina, Florentziako Nazioarteko Lehiaketan (1968); Santanderko Menéndez Pelayo Unibertsitateko Marrazki eta Grabatu Saria; eta Arte Ederren Erakusketa Nazionaleko Grabatuaren Lehen Domina (1968).
Gainera, beste diziplina batzuetan ere nabarmendu da, hala nola eskulturan eta pinturan, eta bere irakaskuntza-lanagatik bere tailer-estudioan. Bertan, Isabel Cabanellas artista eta emaztearekin batera, diziplina horretan hasi nahi izan duten gazte-belaunaldi asko trebatu ditu.