Izenburua
Habitación: Irudilantegia
Egilea
Elena Aitzkoa / Labrit ondarea
Data
2020/12/04 - 2021/01/31

Elena Aitzkoa-k Labrit Ondarerekin lankidetzan, Gayarre antzokiaren iruditeriaren inguruko egoitza bat garatuko du Uharte Zentroan.

Gayarre antzokia aukeratu dute aztergai, Iruñeko oroimenean eta iruditeria kolektiboan garrantzi handiko elementua delako. 1932tik gizarteko sektore guztiak biltzen dituen gune enblematikoa, tokiko, estatuko eta nazioarteko eremu artistikoaren eskutik, Nafarroako gizarteak Arte Eszenikoak ikusi eta arakatzeko lekua.

Egoitzak hainbat fase ditu, lehena, Habitación: Irudilantegia garatzea, ondoren, hilabete batez ikertzen jarraituko du artistak eta ekainean Gayarre Antzokian ekintza artistiko bat eginen du. Habitación: Irudilantegia-n Elena Aitzkoaren eta Labrit Ondarearen ikerketak mahaigaineratuko dira.

Habitación: Irudilantegia, ostiraletik igandera, 2020ko abenduaren 4tik 2021eko urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai publikoarentzat.

 

Elena Aitzkoa, Apodaka 1984. Bere praktikak eskultura, marrazkia, poesia eta performancea biltzen ditu. Bere sorkuntzak ekosistema heterogeneoa dira, inguru hurbilaren elementu fisiko eta emozionalez eta bizi-esperientziaz elikatzen dena. Materiaren konfigurazio poetikoan fokua eta sormen-energia jarriz, eta edertasuna, izakien arteko lotura-elementu gisa kokatuz. 

Bere azken proiektuen artean honako hauek nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019) erakusketa, Valladolideko Patio Herreriano Museoan; Paraíso Terrenal (2019) olerki eta txistu biniloa; Nuestro amor nació en la edad media filma (2018) eta Headscarfs close to the Ground  performance zikloa OsloPilot (2016)

Aipatzekoa da Mujer Primitiva (2013) proiekatua, Praxis zikloa, Gasteizko Artium museoan. Performancearen esparruan, bere lana erakutsi du modu kolektioan hainbat herrialdetan: Italia, Japonia, Txina, AEB, Portugal, Norvegia edo Suedia.


“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓNen – BISITA ORDUTEGIA:

Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara

Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era