Izenburua
Ruido de fondo | Hiria bizitzeko eskubidea. Iruditegi femeninoak kaleetan
Egilea
Manuela Pedrón Nicolau eta Jaime González Cela | Jone Rubio Mazquiarán

Manuela Pedrón Nicolauk eta Jaime González Celak, Uharte Zentroko komisariotza ikerketa egoitzako kanpoko agente gisa, ikertzen ari diren lana, ‘Ruido de fondo’ da.

Zer da mitologia garaikidea? Nola harremantzen da egungo arte-praktikekin? Nola onartzen, erantzuten edo jartzen dute hauek zalantzan? Zein lengoaia eta kode partekatzen dituzte? Zer distortsio eragiten ditu elkarrekintzak? Galdera horien inguruan, mitologiaren eta arte garaikidearen arteko loturak aztertzen ditu ikerlarien proposamenak.

Azken hilabetean, dimentsio mitologiko horretan diharduten kontakizunak eta irudiak arakatzen aritu dira, eragina dutenak, portaerak moldatzen dituztenak edo genealogiak egiten dituztenak aztertu dituzte, eta horri guztiari praktika artistikoek nola aurre egiten dioten arakatu dute.

‘Hiria bizitzeko eskubidea. Iruditegi femeninoak kaleetan’ berriz, Jone Rubio Mazquiaran, lekuko agente gisa, egiten ari den komisariotza ikerketa da

Jone, 70 eta 80. hamarkadetako kaleetan emakumeek bizitako esperientziak aztertzen ari da. Iraganeko esperientziak orainaldira ekartzeak ez du zertan erreferentzia esplizitu baten ondorio izan beharrik. Iraganeko esperientziak aztertzeak, orainaldia eraldatzeko prozedurak sortzea suposatu dezake. Modu honetan, hausnartze prozesu sakon batean murgiltzen gara, non geure buruari galdetzen diogun zer eman diezaiokeen honek momentu zehatz honi.