“Sormen artistikoak gizaki gisa deskubritzen gaitu irudikatzeko, eraikitzeko eta eraldatzeko dugun gaitasun sinbolikoaren bidez, eta besteekin lotzen gaitu. (…) Zerbait estetikoa kopiatzea edo egitea baino askoz gehiago da (…) ondoren bizitzan funtsezkoak izango diren baliabideetan gaitzea barne hartzen du (…) gelatik kanpo.” (Marian López Fernández Cao).

 

Uharte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza komunitatea eta komunitate artistikoa lotzeko aukera ematen duten prozesuak sortzean, jardun eraldatzaile batetik, esploratzeko dauden heziketa aukera berriak bilatu eta abiaraztea dakarren alorretik.

Osasun-larrialdiak gure gorputzak, harremanak eta emozioak zeharkatzen dituen ikasturte honetan, inoiz baino apustu handiagoa egiten dugu sareko baliabideak eskaintzearen alde, espazio kritikoak, ikaskuntzakoak eta sormenezkoak sortzeko.

2020-2021 ikasturterako proposamenen helburu nagusia irakasleei hezkuntza-proposamenak garatzen laguntzea da, arte-adierazpena ardatz hartuta.

Entzun, gidatu, proposatu eta zaindu ahal izateko espazioak eta baliabideak sortuz Lagundu nahi dugu.

Asmo horrekin, dagoeneko finkatuta dauden “A3” edo “Lurralde Eskola” bezalako proiektuen berrikuspena eta “Tresnaka” bezalako proiektu berriak konbinatzen dituen hezkuntza-eskaintza planteatzen dugu. “Tresnaka” urrian aurkeztuko dugun on-line baliabidearen osagarri den tokiko artistekin lan egiteko proposamena.

2020-2021 ikasturteko Hezkuntza Eskaintza PDF-n

 

A3

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.

Beren curriculum edukiei arte garaikidetik begirada bat ematea, erakunde artistiko batekin elkarlanean esperientzia estetiko bat bizitzea eta ezagutzara hurbiltzeko beste modu batzuk ikertzea nahi duten Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua.

Gaur egungo osasun-egoera dela eta, bi lan-aukera planteatzen ditugu. Batean hezitzaile artistikoak aurrez aurre lan egin ahal izango du ikasleekin eta bestean ez.

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 10etik 30era.

Info gehiago hemen

 

Eskola Lurraldea

Nafarroako ikastetxeetarako deialdi bat da, hezkuntza berrikuntzako proiektu bat hautatu eta garatzeko, hartan, ikasturte batean, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa jorratzeko.

Egungo deialdiaren oinarriak 2020ko maiatzean atera ziren, eta Zubiriko Gloria Larrainzar eskolaren “Ganando patio” proiektua laugarren edizio honetan ezarriko da, 2020-21 ikasturtean.

Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza zentroei eskainia, hurrengo deialdia 2020ko otsaila-martxoan aterako da eta gure webgunean egongo den formularioa betez.

Info gehiago hemen

 

TRESNAKA (prozesu artistikoak eskolan)

Tresnaka Arte Garaikideko Uharte Zentroari lotutako artisten sormen-prozesuak biltzen dituen proiektua da, artearen, kulturaren eta hezkuntzaren eremuan zabaltzeko. Prozesu bizia da, non edukiak etengabe sartzen diren.

TRESNAKA osatzen duten Artisten fitxak erakusten dira. Hainbat baliabidetatik abiatuta, haien lanera, interesetara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea errazten da. Era berean, Proposamen didaktiko batzuk proposatzen dira, arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak, artisten sormen-prozesuak eskoletan edo beste hezkuntza-testuinguru batzuetan erabiltzeko.

Web tresna honen erabileran interesa duten irakasleei laguntzea eta gidatzea proposatzen dugu, prestakuntza- eta esperimentazio-prozesu partekatu batean zehar.

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 10etik 30era.