Uharte Zentroak 24 proiektu jaso ditu “Etxean egina” egoitzarako. Uztailaren 30ean itxi zen deialdia, eta helburua da etxetik lan egiteko aukera ematea hala behar duten pertsonei, egungo egoera eta arrazoiak edozein direla ere.
Proiektu hauek hautatu dira:
- Enmarcarar, Maria Jimenez Moreno.
- La escuela en imágenes en tiempos de pandemia, Itsaso Jiménez Iribarren eta Cristian Soto.
- Titulurik gabeko proiektua, Cristina Pérez Sáenz.
Proiektu bakoitzaren prozesua amaitu ondoren, jendaurrean nola aurkeztuko den zehaztuko da, bai online, zein aurrez aurre.