eo eo, oe, elkarrizketa bat Mar Reykjavikekin
Mar Reykjavikek azken urteetan interesatu zaizkion hainbat gai azalduko dizkigu materialen artxiboaren bidez, eta bertaratutakoei gonbita egingo die prozesu horiek beren gorputzetan esperimentatzeko, artistak koreografiatutako gorputz-posizio desberdinetatik. Hori guztia, gorputzetik egiten ditugun keinuek eta ekintzek, gure baitan, gauzekin modu batzuetan eta ez besteetan egotera garamatzaten egitura bat uzten duten uste sendoaren premisapean.
Proposamena dinamika bat izango da, eta, bertan, materialak irekiko ditugu, haien dimentsio performatiboaren arabera. Material horietan, prozesu, entsegu, akats eta azken gauzen laburpen bat azalduko da, eta horien ondorioz, Marrek Acto 2: Adolescere proiektuan lan egin du, Voltereta-ren barruan, Uharte Zentroko Ob Skena egoitzaren esparruan.
Egitea pentsatzeko modu bat da, eta hori biziko dugu Aperitifak honetan.
Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.