#MAHAIA2020
Yves Chaudouët, Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno & Sandra Cadenas
Komisarioak: Alexandra Baurès & François Loustau
#MAHAIA2020 Yves Chaudouët artistak eta Alexandra Baurès & François Loustau komisarioek abian jarritako mugaz gaindiko proiektu bat da; horretan, Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno & Sandra Cadenas artista egoiliarrek ere hartu dute parte.
Imajina ezazue zortzi metroko diametroko mahai borobil handi bat. Mahai hori topaketaren eta izaera kolektiboaren ikurra izan liteke. 2020ko maiatzaren 19an, MAHAIA instalatu zen Saren, Frantzia eta Espainiaren arteko muga fisikoa eta politikoa den Lizarrietako mendatetik gertu; izan ere, alarma-egoera zela-eta, muga itxita zegoen. Orduan, MAHAIA horizonte bat bihurtu zen. Orain, mahaia hiru zati berdinetan banatu da eta horietako bakoitza lurralde bakoitzeko hiri batean kokatu egin da: Baionan (L’Atalante& Lesseps kaia), Bilbon (Rekalde Aretoa) eta Iruñean (Labea, Ziudadela).
2020ko hasieran, artista egoiliarrek mandatu bat jaso zuten: lurraldean sakabanatutako mahaiaren hiru parteak nola lotu pentsatu behar zuten. Ideia zen hiru hirien arteko gurutzagune bat aurkitzea. Hori aurkitzeko, hiru metodo aplikatu zituzten: distantzia, denbora eta, horrez gain, hiru lekuetatik igarotzen den zirkuluaren erdigunea markatu zuten eskualdearen mapan. Horrela, hiru puntu aurkitu zituzten: Villabona, Orio eta Aia. 2020ko otsailaren 3an, leku horietarako bidaiari ekin zioten. Instalazioak espedizio hori azaltzen du.
Zerk lotzen ditu Baiona, Bilbo eta Iruñeko biztanleak? Gure lurralde komunaren epizentroa Kantauri itsasoaren ertzean dago, zehazki, zenbait trikuharri ikus daitezkeen baso hostotsuetan. Zure telefono mugikorrean gure errealitate areagotuko aplikazioa deskargatuz eta mahaian dauden irudiekin erabiliz, leku honetara hurbil zaitezke. Esperientzia etxetik bizi nahi baduzu, eskatu zure postal-bilduma aretoa zaintzearen arduradunari.
Zure telefono mugikorrean gure errealitate areagotuko aplikazioa deskargatuz eta mahaian dauden postalekin erabiliz, leku honetara hurbil zaitezke. Esperientzia etxetik bizi nahi baduzu, bidali zure posta-helbidea info@lacaracola.org helbide elektronikora eta postal-bilduma bidaliko dizugu.