Eskola Lurraldearen laugarren edizioa amaitzean 4 proiektu aurkeztu dira. Ebaluazio taldea gaur goizean bildu da eta Eskola Lurraldearen laugarren edizio hau Gloria Larrainzar (Zubiri) IP-ari esleitzea erabaki du, “Ganando Patio” proiektuarekin.
Batzordeak bereziki baloratu du hezkuntza-komunitateaz harago herritarrekin parte hartzeko prozesuen alde egindako apustua, prozesu artistikoetatik irekitako planteamendua eta lurraldean duen eragina.