Taxio Ardanaz, Xabier Barrios, Jose Castiella, Mendia Echeverria, Alvaro Gil, Irene Holguin, Alberto Oderiz, OREKARI estudio, Protocolectivo eta Irati Urrestarazuk aurkeztutako proiektuak hautatu dira Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jasotzeko.
Guztira 37 eskaera jaso zituen Uharteko Arte Garaikide Zentroak. Ekoizpen modalitaterako 27 eta argitalpenetarako 10, lehenengorako zazpi proiektu hautatu dira, eta bigarrenerako, hiru. Guztira, 84.700 euro banatu dira.
Laguntza programa honen helburua, ikerketa, obra artistikoaren ekoizpena, sorkuntza eta Nafarroako artisten hedapena, proiekzioa eta indartzea da, ekoizpen eta argitalpen proiektuak sustatuz. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren eta Uharteko Arte Garaikide Zentroarekin sinatutako hitzarmenetik sortua da, Arte plastikoei eta ikusizko laguntzen programa laguntzeko, eta bi erakundeen lankidetzaren emaitza da.
Proiektuen hautaketa epaimahai ebaluatzaile batek egin zuen, bertan, Celia Martín Larumbe, Museoen saileko arduraduna Kultura Zuzendaritza nagusiaren ordezkaritzan, Pablo Berastegui, ekoizle kulturala, Leyre Goikoetxea, komisario independientea, Xabier Idoate, artista plastikoa eta Uharte Zentroko patronatuko kidea egon ziren, bai eta, Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaria, idazkari gisa, ahotsarekin baina bozik gabe.
Artista onuradunek Uharte Zentroko instalazioak erabilgarri izango dituzte, lanerako espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera. Horrez gain, artista hauen lanaren hedapenean ariko da zentroa, proiektuen ibilbide luzeena ahalbidetzeko. Lanak 2020ko abenduan eginik egon beharko dute.
Hautatutako proeiktuak
Ekoizpen modalitatea:
Xabier Barrios: “Ma”. Proiektua hainbat ekintza egitean eta dokumentatzean datza. Ekintza horiek argiarekin, airearekin, denborarekin, espazioarekin eta baliabide teknologikoen bidezko horien sintesiarekin erlazionatuta daude, “beste denbora-tarte batzuk” eta hautemangarriaren mugaren ebidentzia ikertzeko helburuarekin. Proiektua inspiratzen duen ideia “Ma” japoniar kontzeptuarekin lotuta dago, non espazioa eta denbora gauza bera diren gertaeraren bilakaeran elkarturik.
Jose Castiella: “Apuntes para después del colapso / An endless congress”. Proiektu hau ibilbide luzekoa da. Horretan, halabeharra erabiltzen da espekulazio-tresna gisa, balizko kolapso baten ondoren bizitzeko modu posibleak sortzeko. Izaera instalatiboko pintura, eskultura eta 3d animazioek osatzen dute.
Alvaro Gil: “De los sólidos platónicos a la fabricación de slime”. Proiektu berri honetarako 3 tupperwar* mentalekin lan egin nahi dut, eta azken aldian asko irekitzen dut nire izozkailu mentalean, etiketa hauekin: Sólidos Platónicos y poliedros derivados, Ornamento a media eta Fabricación casera de slime.
Irene Holguin: “Otro Archivo”. Proiektu hau 40ko hamarkadatik gaur egunera arte “emakumeen” kultur produktuekin (telenobelak) lotutako dokumentu ugari bildu dituen ikerketa zabal baten barruan kokatzen da. Lan honen hasiera frankismo berantiarrean Espainian argitaratutako fotonobelen berrikuspen teoriko bat izan zen.
Alberto Oderiz: “Preservación – arqueología de un nacimiento”. Proiektu honek gaur egungo hiru gertakariren aztarnen erregistro bat garatzen du, hainbat arrazoirengatik bere memoria desagertzera kondenatua zegoena. Arkeologoaren metodologiarekin eta kazetaritzaren puntualtasunarekin, beren izaera tragikoagatik (2017ko lurrikara), kontestatarioagatik (feminizidioen aurkako adierazpenak 201920n) edo, besterik gabe, huskeriagatik (2019an jaiotako neskato baten lehen ekintzak) babestea aurreikusita ez zegoen ekintzen akta egin nahi da.
Protocolectivo: “Relatovismo”. Gaur egun, fidagarriak ez diren narratzailez inguratuta bizi gara, eta kontakizuna hautsi egin da. Kontakizuna, informazioaren antolaketa, arrakastarako erabilera-eskuliburu gisa ezagutza bihurtzeko, egia eta elitea zenbait prototipo artistikoren inguruan egituratzen diren kontzeptuak dira. Marken erregistroak, diskurtsiboaren idealak, tutoretzak, storytelling-ak, kontakizun politikoak eta korporatiboak osatzen dituzte proposamen artistiko honetan garatu nahi diren lanetako batzuk.
Irati Urrestarazu: “Metanoia”. Materialen eta objetuen arteko erlazio eskultorikoan egiten dut lan, etengabeko prozesuan, inguratzen nauten elementuekin. Balio espezifikorik ez duten elementuak, arruntak direnak, ohikoak erabiltzen ditut nire lanean, materialetan ere, egungo gizartean ohikoenak direnak, plastikoak edota era askotariko resinak.
Argitalpen modalitatea:
Taxio Ardanaz: “CREDERE OBBEDIRE COMBATTERE”. Liburu editatu bat, zeinetan Italian Espainiako Akademiako bekadun gisa, 2019ko urtarriletik irailera bitartean egindako pintura-material eta artxibo-material ugari biltzen diren. Aldo Rossi arkitektoaren antzeko pentsamendu-estrategiak Italiako historia hurbileko zati disonante eta gatazkatsuak gehituz eraikitako argitalpen bati forma ematen dio, bere oroimenean sortutako pintura eta beste dokumentu grafiko batzuei aurre eginez.
Mendia Echeverria: “Cartographie Ephemere”. Kartografia sozialaren erabilera tresna potentziala da memoriaren azterlanetan. Espazio bat argazkiak ateratzeak bertan gertaera partikularrak gogoratzea ahalbidetzen du. Hala eta guztiz ere, irudiaren bidez esan daiteke gertakari objektiboak kartografikoak izateaz gain, memoria ere espezializatua izan daitekeen elementua dela, eta argazkigintza dela memoria espazioan islatzen eta aztertzen duen modua.
OREKARI estudio: “Periferia Birpentsatzea”. Elkarlaneko arkitekturaren proiektu artistiko parte-hartzaile eta prozesual bat da. 4 liburuki (3 periferia + 1 generiko) dituen liburu-objektu bat argitaratzea/sortzea proposatzen da. Liburu-objektu horren bidez, alde batetik, parte hartu duten pertsona guztiei prozesua itzultzea lortu nahi da, eta, bestetik, Iruñeko hiru periferietan (Huarte, Etxabakoitz eta Soto Lezkairu) gertatutako guztia modu inprimatu eta agerikoan jasotzea.