Izenburua
Komisariotza Ikerketa Deialdia
Data
2020

Uharte Zentroak Komisariotza ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi esleitu ditu, bata Jone Rubio Mazkiarani, eta bestea, Manuela Pedron Nicolau eta Jaime Gonzalez Cela komisarioei.

Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean eta elkarlanean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Aldez aurretik definitutako proiektu baten produkzioan baino gehiago ikerketa batean zentratutako proiektuak baloratu dira.

Zentroak zera eskaintzen du: 2000€ (atxikitze eta zergak barne) egoitza-kide bakoitzarentzat zerbitzu-sari eta dietentzat, bertakoa ez den egoitza-kidearentzat alojamendua, Uharte Zentroan lan egiteko lekua, baliabide teknikoak eta teknologikoak barne eta zentroko taldearen sostengua eta behar izatekotan beste agente edo proiektu batzuenganako gerturatze-laguntza egoitza kideak hala eskatzen badu.

Jone Rubio Mazkiaran, Artearen Historian graduatua da. ‘Gorputz femeninoak espazio publikoan: Esther Ferrer, Itziar Okariz eta Señora Polaroiska’ lana Artiumen aurkeztuko da, ‘Ikasgeletatik espazio publikora’ jardunaldiekin erlazioan. Gaur egun, ‘Estudios Avanzados en Historia del Arte’ masterra egiten ari da, eta bertan emakumeak espazio publikoarekin duen harremana ikertzen jarraitzen du, performancea edo bideoa bezalako baliabide artistikoen bidez. Gainera, arte kritiko gisa egiten du lan Berria egunkarian.

Bere proiektuak ‘DERECHO A LA CIUDAD. Imaginarios femeninos en la calle‘ hiriko egitura hartzen du abiapuntutzat, hiriaren alderdi publikoa, eta emakumeek asaldaketa politiko eta sozial handiko garai batean izan duten posizioa, 70 eta 80ko hamarkadetan Nafarroan, kasu. Emakumeek espazio publikoan egindako ekarpenak ikusaraztea eta haien esperientziak eta pertzepzioak barneratzea bilatuz, hiri-egituran imajinario berriak sortzea bultzatuko da. Ahozko kontakizunaren eta irudiaren artean loturak sortuko dira, lekuaren berezitasuna hasierako puntu gisa hartuz.

Bigarren komisariotza Manuela Pedron Nicolau eta Jaime Gonzalez Celak ikertuko dute. Biak komisariotzan eta arte garaikideko heziketan aritzen dira. Talde gisa egiten duten lana ikerketa artistikoan eta arlo soziala eta politikoa aztertzen dituzten narrazioak sortzeko duen gaitasunean oinarritzen da. Komisariotza-talde gisa, proiektuak komisariatu dituzte, eta bekak eta egoitzak lortu dituzte estatuan eta nazioartean ospe handia duten hainbat espaziotan.

Zer da mitologia garaikidea? Nola lotzen da gaur egungo praktika artistikoekin? Nola hartzen dute, erantzuten dute edo zalantzan jartzen dute hauek? Zein hizkuntza eta kode partekatzen dituzue? Zer distortsio sortzen ditu zure interakzioak? Galdera horien guztien inguruan, komisariotza ikerketa egoitzetarako egin duten ‘Ruido de fondo. Investigación sobre mitología y arte contemporáneo‘ proposamenak mitologiaren eta arte garaikidearen arteko loturak aztertu nahi ditu. Bi esparru horiek espazio komunitario gisa ulertuta, ikerketa bat nola ireki, nola partekatu eta norekin egin esperimentatzea ere proposatzen dute.