Izenburua
Habitación Zortzi eta bederatzi artean
Egilea
Patxi Araujo, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Jaione Mitxelena & Naia Mira, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Raúl Ursua eta Alfredo Zubiaur. 
Data
2020/06/26 >> 2020/08/30
Ordua
Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:30era.
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko guztiei zuzendua

Habitación: Zortzi eta bederatzi artean, 2019an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago. Bertan ikusgai egongo dira Patxi Araujo, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Jaione Mitxelena & Naia Mira, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Raúl Ursua eta Alfredo Zubiaur artisten proiektuak.

Habitación honen markoan Alex Baurés-ekin topaketa bat egongo da abuztuaren 30ean 12:00tan Uharte Zentroan.

Zure lekua erreserbatu nahi baduzu (edukiera murriztua), bidali e-maila actividades@centrohuarte.es

 

IKUSGAI DAUDEN PROIEKTUAK

‘Dancing Cum Dederit’ Patxi Araujo.

Dancing Cum Dederit organismo hil baten eta ekosistema elektroniko/digital baten arteko interdependentzia aztertzen duen instalazio bat da, gako estetikoen bidez. D. C. Dederitek sublimea aipatzen du beldurraren eta liluraren arteko espazioa aztertuz, naturala eta birsortua dena, boteretsua eta hauskorra dena, konputagarria dena eta ez dena,… simulazio, musika eta dantzako erritual teknologiko batean murgildutako irudimen artifizialaren moduan. Natura desagertuari gorazarre egiten dio, modu kezkagarri eta, agian, alferrikakoan ere, bizitzara itzultzeko asmoz. Lan hau Bruniana (Objektu Teknikoetarako Dramaturgia Txikia) proiektu artistikoaren zati da.

‘trampantojo paisaje entonces contenio’ Katixa Goldarazena.

Hiru koaderno, memoria bat, fanzine bat, bostehun eta hogeita zortzi fitxategi digital eta nahiko material fisiko landugabea eta beste horrenbeste landua, 2019an metatu direnak. Gertatzen diren gauzak, elkartzen diren gauzak, erlazionatzen diren gauzak. Afektuzko harremanak eragindako kidegoetan eta horien artean. Zein ondo tolestu zaren gaur. Ze ondo etorri zarela. Gogoko zaitut. Gaur pertsona-aurpegia duzu. Hemen zaude eta hemen dago geratzen dena.

‘¿Qué vas a hacer ahora?’ Itsaso Iribarren eta Germán de la Riva.

Zer egin behar duzu orain? Instalazioan bi kontzeptu lantzen dituzte Itsaso Iribarren eta German de la Riva artistek: gorputz kodetua eta gorputz zatikatua. Gizarte garaikidean, jarraibideek, ohiturek eta/edo legeek zeharkatzen duten gorputza da gorputz kodifikatua. Gorputz zatikatua gorputz horrek kode horien aurrean duen erantzuna da. Gorputz kodetua aztertzen dugu, hiri-bizitzan txertatuta, eta nola betetzen den hori ekosistema horretan. Gorputz zatikatuari ekosistema izaera bat ematen diogu eta berau osatzen duten atalak aztertzen ditugu.

‘Kateka’ Jaione Mitxelena & Naia Mira.

Proiektua ekoizpen artistikoko fabrika bat sortzean datza, espazio bat eraldatuz. Horrek ekoizpen industrialaren metodoari buruz hausnartzera damatza artistak. Lantegietako lana aldatu egin da teknologia berrien etorrerarekin, eta automatizatu ere egin da. Horrela, giza eskuak gero eta leku gutxiago du. Proiektu honen bidez, giza esku hori, esku inperfektua eta ekoizpen artistikoan ezinbestekoak diren akatsak ikusarazi nahi dituzte.

‘Ctrl+C/Ctrl+V’ Elvira Palazuelos.

Ctrl+C/Ctrl+V filmak irudi zinematografikoaren indarra aztertzen du, egungo ingurune bisual eta digitalean identitateen eraikitzaile gisa, ikuspegi feministatik. Gure memoria kolektiboa osatzen duten filmetan arketipoak eta eskema bisualak errepikatzen direla ikusten badugu, oso agerikoa da estetika hegemonikoa dagoela generoa, sexualitatea edo harremanetan idarkeriak duen papera bezalako gaien inguruan. Proiektua osatzen duten collage-ak diskurtso bisual hori eteteko beharraren ondorioz sortzen dira, hau da, anbibalentziak eta subjektibotasunak iradokitzeko kaleidoskopio subertsibo bat aktibatzeko beharraren ondorioz.

‘Apuntes del pequeño jardín del Edén’ Maite Redondo.

‘Apuntes del pequeño jardín del Eden’ zahartzaroari, ugalketa-lanari eta indarkeriari buruzko diziplina anitzeko ikerketa artistikoa da. Gogoeta egiten du, maila desberdinetan, lanaren sexu-banaketari buruz, zeinak generoak alboratutako desberdintasun sozialak iraunarazten jarraitzen baitu, ekonomia kapitalistarekin, patriarkatuarekin, kolonialismoarekin eta klase-desberdintasunarekin zuzeneko harremanean.

Proiektuak istorioak nola sortu eta eraikitzeko bilaketa bat da ere, metodologia kolektiboagoetan edo parte-hartzaileagoetan interes berezia jarrita, eta artearen arloarekin loturarik ez duten pertsonak inplikatuta.

‘Succes & failure’ Raul Ursua.

Arkitektura eta gorputza. Garapen hori hazkunde pertsonalaren analisi psikoanalitikotik abiatzen da, ingurunearen eraikuntzarantz, eta, azkenik, fikziozko eraikuntzarantz, pertsonaia ezezagunen bitartez. Etapa horietan guztietan, arrakasta eta porrota presente daude beti.

Eraikitzeko gai izatea arrakastatzat jotzen da. Proiektu honetan hitzez hitz gertatzen da, izan ere, erretratatuek beren istorioak dituzte bizileku. Porrottzat jotzen da historia edo eraikuntza horietako batzuek zure bilakaera geldiaraztea edo zailtzea. “Arrakastaren eta porrotaren arteko hurbiltasun arraro bat” dago, eta horren bidez geure errealitatea eraikitzen ari gara.

‘N.O.S.A.M ‘Alfredo Zubiaur.

Not Only Stones Are Mirrors “paisaiaren” eraldaketa plastikoaz eta kultur prozesu gisa duen esanahiaz aritzen da. Gaur egungo industriak produktu organiko hibridoak eskaintzen ditu merkatu berri batera egokituta, non harria jada ez den harria bakarrik eta muga naturala ez den zehaztuta agertzen.

N.O.S.A.M-n polimero mota batekin esperimentatzen du Zubiarrek, presio- eta tenperatura-prozesu behartuak jasaten dituenez, gaian antolamendu-erantzun entropikoak eragiten dituena. Beste baldintza fisiko batzuetatik soilik onargarria den izaera kontzeptu baten pareko forma organikoak. Etorkizuneko estetika bat, non giza ekintzak geologikoki asimilatutako arrasto bat diren.

Kartela Habitación Zortzi eta bederatzi artean

 


“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓN-en BISITA ORDUTEGIA:

Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era