Izenburua
Nazioarteko egoitzak | Armenia eta Bolivia
Epea
Deialdiaren itxiera: 2020ko apirilak 23.

Uharte Zentroak tokiko artistentzako nazioarteko bi egoitza eskaintzen ditu, bertako bi artistek, espazio bakoitzari dagokion testuinguru eta printzipioetan oinarritutako bi proiektu garatzeko.
Hirugarren urtez jarraian deitzen dugun programa da, nazioarteko arte-zentroekin 5 asteko egonaldia egitea eta lankidetzan aritzea helburu duena. Horrela, Nafarroko artistak honako erakunde hauekin konektatzea eta lankidetzan aritzea sustatzen da:

  • mARTadero espazioa, Cochabamba, Bolivia
  • Nest, Yerevan, Armenia

 

MARTADERO

NADA elkarteak kudeatuta, garapen kulturalerako proiektu integrala da mARTadero, Cochabambako antzinako hiltegian kokatzen da. Interesgune ditu, berrikuntza, esperimentazioa, zorroztasun kontzeptuala, integrazioa, jakintzen eta esperientzien trukaketa eta kulturartekotasuna. Prana izeneko artisten egoitza programa du, ekipatutako espazioa eta ostatua eskaintzen dielarik artistei.

www.martadero.org

 

NEST

ICA-Yereván arte garaikideko proiektuak diseinatzeko eta ekoizteko zentro irekia da. Hainbat proiektu mota garatu eta ezartzen ditu, esaterako, erakusketak, artearen artxiborako edo hedapenerako, komisariotza praktiken inguruko programak eta ikerketak, artearen teoria eta hezkuntza… Pertsonen eta ideia / kontzeptuen sare ireki baten gisa egituratua dago Nest eta Armeniako arte garaikidearen eszenan aritzeko eta ulertzen laguntzeko baliabide, instalazio eta tresnak eskaintzen ditu Eskola, Galeria, Egoitza eta Ikerketa Laborategietako eskaintzarekin. Artistentzako egoitza, artista, idazle, kuradore, kultur kudeatzaile, akademiko eta beste profesionalei zuzendua dago Armeniako sormen-esparruan murgiltzeko proiektua garatzen ari diren bitartean.

www.nestresidency.am/en

 

NORI ZUZENDUA

Nafarroan jaio edo bizi diren edozein eremutako artistei.

 

ZER ESKAINTZEN DA

– Gehienez ere 700€ ekoizpenerako, gastuak justifikatu ondoren.

– 1000€ (zergak baren) dirusaria eta dieta kontzeptuetarako.

– Iruñetik Cochabambara edo Yerevánera bidaia.

– Nest edo Martaderoko istalazioetan alojamendua.

– Oinarrizko bidaia asegurua mediku estaldurarekin atzerriko egonaldietarako.

– Nest edo Martaderoko istalazioetan lan egiteko espazioa.

– Espazioko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza.

– NEST edo mARTaderon, egindako lanaren aurkezpen publikoa lekuko espazioko lantaldearekin erabakita.

– Uharte Zentroan NEST edo mARTaderon egindako lanaren aurkezpen publikoa espazioko lantaldearekin erabakita.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2020ko apirilak 23.

Hautapenaren jakinarazpena deialdia itxi eta gehienez ere hilabeteren buruan jakinaraziko da.

Egoitzaren iraupena bost astekoa da.

mARTaderon: 5 aste 2020ko urriaren 1a eta abenduaren 15a bitartean.
Nest artists’ residency & community centre: 2020ko irailaren 21tik, urriaren 25ra.

 

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuen hautaketa Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren eta lekuko zentroaren (Nest/Martadero) artean egingo da.

  • Proiektuaren kalitate artistikoa.
  • Deialdiaren lan ildoekin proposamenak eta gaiak duen interesa.
  • Espazio bakoitzaren testuinguruarekin proiektuak duen uztardura.
  • Proiektua denboran eta baliabide ekonomikoen aldetik bideragarria izatea.
  • Ikerketa zuzuntzen duen pertsonaren esperientzia/kualifikazioa.

.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko Uharte Zentroko webguneko formulario bete behar da:
https://www.centrohuarte.es/eu/armenia-bolivia/
PDF dokumentu bakarrean atxiki beharko da (izena_abizena.pdf, gehienez 5 mb) honakoak bilduko dituen txostena:

  • Proiektuaren ideia nagusia edo laburpena.
  • Proiektuak oinarri dituen ikerketa lerroak.
  • Egoitzan garatzeko eta lekuko testuingurua kontua izango duen proposamena.
  • Aurretik egindako lanen irudiak eta/edo egiten den proposamena ulertzen lagunduko duten irudiak (bideoak badira estekak jarri).
  • Kronograma edo egitarauaren datak.
  • Ekoizpen gastuen gorabeherako aurreikuspena.
  • Biografia edo curriculuma.

Aurretik eskatutako dokumentazio osoa aurkezten ez duten proiektuak ez dira aintzat hartuko.

 

 

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:

  • Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Nest/Martadero espazioan ezarri beharko du.
  • Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
  • Egoitza argitalpen edo obra baten ekoizpena baldin bada, Uharte Zentroa kredituetan agertu beharko du eta aurretik jakinarazi beharko zaigu.
  • Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan programaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.

 

Oinarriak Egoitza Internazionalak Uharte Zentroa 2020

Kartela Nazioarteko Egoitzak 2020