Izenburua
Gutun-EKO ekosistemak
Egilea
Maider Garayo / Paula Toran / Nahia Villanueva.
Data
2019/12/14
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanuevak  “Iruñea: Hiria ekosistema  gisa” egoitza garatu zuten uda honetan Uharte Zentroan eginiko egonaldian. Egoitza deialdia Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntza Zerbitzuak sustatu zuen Uharteko Arte Garaikide zentroarekin elkarlanean.

Herritarrei Gutun-EKO sistemak proiektu artistikoan parte hartzeko deia egin eta, Iruñeari ekosistema gisa erreferentzia egiten dioten “gauza” desberdinak jaso dituzte. Objektu horiek testuinguruarekin elkarrizketan jartzen aritu dira artistak bi hilabeteetan zehar.

Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure inguruarekin? Proiektuaren helburua jardun artistikoaren alderdi ikertzailea testuinguru jakin batean arakatzea da, Iruñeko ekosistema kasu, harreman berriak eraikitzea sormen-prozesu ezberdinen artean. Analogia bisual, testual eta objektualen bidez egin dute; hain zuzen ere, jasotako eta erakusketan ikusgai paratuko diren olerki, testu, objektu eta artefaktuak.

Abenduaren 14an, 12:30ean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Aperitifak saioan, artistek Iruñeko Udalaren Ingurumen Museorako egin zuten proiektua aurkeztuko dute. Aperitifak gure inguruko arte-proposamenetara hurbiltzeko topaketa informala hilero antolatzen da Uharte Zentroan.

 

Kartela Gutun EKO sistemak


 

Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.