Izenburua
ARTE-BITARTEKARITZA: KULTUR POLITIKAK BESTELA ULERTZEKO PROPOSAMENAK.
Irakaslea
Eva Garrido del Saz / Artaziak / Amaia Arriaga
Data
2019/12/13
Ordua
9:00 >> 19:00
Sarrera
Izena emanda

Irakasle, kultur kudeatzaile eta bestelako interesdunendako jardunaldia, Hiriarteak, Uharte zentroak eta EDARTE-NUP-k antolatuta Kondestable civivoxean.

Abenduak 13. 09:30-19:00.

Nori zuzendua: arte-jardunetan interesa dutenak, kultur kudeatzaileak edo arte zein kulturaren arloetako erakundeetako langileak.

Izena emateko: hiriartea@pamplona.es.

Egitaraua:
09:00 – 09:30 – Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
09:30 – 10:00 – Sarrera, Amaia Arriagaren eskutik. Edarte (NUP).
10:00 – 13:30 – Lantegia, Eva Garridok dinamizatuta (CA2M).
13:30 – 15:30 – Bazkaria.
15:30 – 18:00 – Lantegia, Artaziak-ek dinamizatuta.
18:00 – 19:00 – Jardunaldiaren amaiera.

“Bitartekaritza” terminoa berri samarra da kulturaren arloan, alabaina, denon ahotan dago. Arlo horretan lan egiten duten hainbat eragilek (hezitzaileak, artistak, kudeatzaileak, komisarioak, eta abar) beharrezkotzat jotzen dute kontzeptu horretara hurbiltzea. Horrela, lehen bereizita zeuden eremuak itxuragabetzen ari dira, nolabaiteko nahasmendua sortzen ari da, baina, baita baldintza berriak ere, lagungarriak izan daitezkeenak gure komunitateko kultur politikak eraldatzeko.

Aldaketa-testuinguru honetan, jardunaldi honek mahai gainean jarri nahi du honako eztabaida hau: zer jo daitekeen bitartekaritza kulturaltzat, oinarrian dituen ideiak eta praktikan nola gauzatu daitezkeen. Ikuspegi praktiko batez nagusiki, jardunaldi honetan funtsezko zenbait gai jorratuko dira, bitartekaritza kulturalari eta horren inguruko kontuei hurbiltze aldera:

– Zer da bitartekaritza kulturala?
– Zein alde dago bitartekaritza kulturalaren eta azken urteotan kulturaren arloan egin diren jardunbideen artean?
– Zeintzuk dira praktika berri horien helburuak?
– Zer rol edo espazio izan dezake kultur eragile bakoitzak (hezitzaileak, artistak, kudeatzaileak, komisarioak, eta abar) bitartekaritza kulturalean?
– Zer jakintza behar dira bitartekaritza-proiektuak egiteko?
– Zer zailtasun, behar eta tentsio sortzen dira publiko edota komunitateekin lan egiten denean?
– Zer nolako aldaketa instituzionalak behar dira bitartekaritza kulturaleko praktikei mesede egiteko?

Publiko heterogeneoa espero dugu, galdera horiek esperientzia eta ikuspuntu desberdinetatik jorratzeko aukera emanen duena. Horrela, jardunaldi hauek abiapuntu izan daitezke profesionalen, erakundeen eta administrazioaren arteko loturak sortze aldera. Modu honetan bakarrik garatzen ahalko dira komunitate(ar)ekiko lana erdigunean jarri, erakundeak eraldatu eta gune demokratikoagoak, jasangarriagoak eta lurraldeari eta haren beharrei zuzenean lotuak bihurtuko dituzten bitartekaritza kulturaleko proiektuak.

BIOGRAFIAK

Amaia Arriaga Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta ikerlaria da, EDARTE ikerketa-taldeko kidea, eta Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea (Museoen Batzordea eta Ondare Batzordea).  EDARTE diziplina anitzeko taldea da, ikergai dituena ekoizpen kultural garaikideko testuinguruetan ematen diren hezkuntza-esperientziak, eta, berariaz, arteen eta ikusizko kulturaren arloan ematen direnak, esaterako, ikastetxeetan, museoetan eta arte- eta ondare-zentroetan.

Artaziak gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, eta arte-hezkuntza eta bitartekaritza kulturalaren esparruan lan egiten du. Bultzatzen dituzten ikasketa-prozesuetan praktika eta metodologia artistikoak jakintzak partekatu, eraiki eta eraldatzeko tresnak dira. Haien ikuspuntutik, hezkuntza truke bat da, bai eta elkarrizketatik abiatuta errealitate eta harreman berriak sortzeko gunea ere. Gizarte-izaerako proiektua da, kultura-dibertsitatetik eta ezberdintasunetik abiatuta pertsonen zentzu kritikoa sustatzen laguntzen duena, aldaketa sozialak, politikoak eta kulturalak sortzea jomugan hartuta. https://artaziak.eus/es/

Eva Garrido del Saz artista eta hezitzailea da. Arte Ederretan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan; 2009tik Dos de Mayo (CA2M) Arte Zentroaren Hezkuntzako Departamentuarekin kolaboratzen du, eta Hezkuntza, Arte eta Praktika Kulturalei buruzko Las Lindes Ikerketa Ekintzako taldeko kidea da. Arte-proiektuak eta sormenezkoak garatzen ditu Colektivof kolektiboan, Yera Morenorekin batera. http://ca2m.org/es/educacion-5

Hiriartea, Iruñeko Kultura Garaikideko Zentroa – Ziudadela delakoak urritik abendura izango ditu ikusgai tokiko zein nazioarteko artisten erakusketak ; aldi baterako erakusketa tematikoak Arte Garaikidearen Bildumako lanekin; eta artista, komisarioa eta herritarren arteko topaketak egingo dira, hainbat jardueraren bidez –pentsamenduko jardunaldiak, bisitaldi esperimentalak, bizipen-lantegiak, topaketak eta hitzaldiak, eskola-bisitaldiak, etab.–, betiere xede hartuta adierazpen artistikoen inguruko hausnarketari eta sorkuntzari bide ematea.