Izenburua
Mahaia
Epea
Deialdiaren itxiera: 2019ko abenduaren 20a
Norentzat
40 urtez behitiko artistei (Euskadi, Akitania Berria - Nafarroa euroeskualdeko bizilagunak)

 Mahaia Alexandra Baurès eta François Loustauk komisariotutako ikusizko arteen proiektu bat da eta BizkaikOA Rekalde aretoak, La Caracola eta La Maisonek antolatua da. Euskadi-Nafarroa-Akitania berria euro-eskualdeko laguntza jasotzen du.

 

Mahaia, Yves Chaudoüet artistak in situ imajinatutako instalazioa da eta programari izena ematen dio. Zortzi metroko diametroa duen eta hiru zati berdinetan banatua dagoen mahai biribila da. Heren bakoitza probintzia bakoitzeko erakusketa gune batean jarriko da: Rekalde aretoko ezkaratzean (Bilbon), Hiriartea / Ziudadelako Labean ( Iruñean) eta Bolborategian (Baionan) 2020ko apirilaren 1etik, maiatzaren 17ra.

 

Mahaia, hiru lurraldeetako hiru artistaren bila dabil (Euskadi-Nafarroa-Akitania berria) mahaiaren aktibazioa modu bateratuan egin dezaten, hau da, mugaz gaindiko mahai honen balizko topaketen inguruan hausnartu dezaten eta bi alorren inguruan proposamen bat egin dezaten:

  • In situ, espazio bakoitzean lekuko publikoari zuzendutako ekintza edo obren ingurukoa.
  • Errealitate areagotuaren alorrean, hiru herrietako publikoen elkarrekintza bilatuz eta bisitarien esku jarriko den aplikazio birtual baten diseinu eta ekoizpenerako gidoi bat.

Sorkuntza prozesu hau hiru artistaren arteko elkarlan efektibo gisa planteatzen da. Hiru lurraldeen arteko trukaketak abiarazteko elkarlan bat.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

40 urtez behitiko artistei (norbanakoak zein kolektiboak), Euskadi, Nafarroa edo Akitania berria, hots, Euskal Herrian edozein alor artistikoan aritzen direnei zuzendua.

 

ZER ESKAINTZEN DA

-1.100 € (zergak eta atxikipenak barne) lan sari gisa artista edo kolektibo bakoitzarentzat

-1.200 € guztira hiru artista edo kolektiboen desplazamendu eta  ostatu hartzeetarako

-1.500 €  guztira hiru erakusketa guneetan garatuko diren ekintzen ekoizpenerako

-Erralitate areagotuko aplikazioa garatzeko ekipoa eta aurrekontua

-Uharte Zentroan lanerako lekua, baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera barne

-Proiektua garatzeko Yves Chaudouët-en, komisarioen eta Uharte Zentroko lantaldearen laguntza

-Egoitzako ekoizpenen erakusketarako espazioa (atxikia Yves Chaudouët-en obraren deskribapena eta hiru erakusketa guneen planoa)

 

Kolektiboen kasuan (legezko egitura bat osatu gabeko hainbat lagun), aipatutako diru sariak kolektiboak izendatutako pertsona bakarrari edo taldekide bakoitzari guztiaren kopuru baliokidea ordainduko zaio.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: 2019ko abenduaren 20a

Jakinarazpenak: deialdia itxi eta gehienez hiru asteko epean jakinaraziko da hautaketa.

Proiektua gauzatzeko epea: 2020ko urtarrilaren 13tik, otsailaren 21era, gutxienez bost egunez Uharte Zentroan ari beharko dira lanean eta komunean jartzen (hasiera, jarraipena, itxiera).

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuen hautaketa Uharteko Arte Garaikide Zentroaren, komisarioen eta Yves Chaudouët-en artean egingo da.

Topaketa, hausnarketa eta igurzketa kolektiboak sustatzen dituzten proiektuen alde eginen da.

Zera hartuko da aintzat:

-Espazio bakoitzaren testuingurua partaide egiteko borondatea

-Loturak sortzeko proposamenak duen gaitasuna

-Elkarlanean aritzeko gaitasuna

-Yves Chaudouëten instalazioarekiko eta espazioekiko proiektuaren egokitasuna

– Baliabide ekonomikoekiko zein egutegiarekiko bideragarritasuna

 

AURKEZTU BEHARREKO DIKUMENTAZIOA

Pdf bakarrean aurkeztu beharko da, ezaugarri hauekin (izen_abizenak.pdf eta gehienez 5 mb) eta honako informazioarekin:

– Asmoen adierazpena eta hasierako ideiak

-Proiektua ulertzen lagundu dezaketen aurretik egindako edo harremana duten lanen irudiak (bideoak badira, estekak jarri)

-Kronograma edo lan egutegiaren zirriborro bat

-Biografia edo curriculuma

-Hitz egiten diren hizkuntzak

 

Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak ez dira kontuan hartuko.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetara aurkezteak honako oinarri hauek onartzea eta konpromiso hauek hartzea dakar:

-Egoilarrak egoitza amaitzean proiektuaren txosten bat aurkeztu beharko du eta egindako gastuak faktura eta tiket bidez justifikatu beharko ditu.

-Hautatutako proiektuak egileen jabetzakoak izango dira. Uharteko Arte Garaikide Zentroak, Rekalde aretoak, La Caracolak eta La Maisonek, beti ere egileak aitortuz, programaren zati bat edo osotasuna formatu digitalean, paperezkoan erreplikatu edo zabaldu ahal izango dute.

 

IZEN–EMATE FORMULARIOA
Orrialde honetako alboko barrako formularioa bete behar da izena eman ahal izateko.

 

DEIALDIKO TXOSTEN OSOAK ETA ERAKUSTOKIEN PLANOAK

MAHAIA EUS

MAHAIA CAST

MAHAIA FRAN