Izenburua
Audio saioak: zuzenekoa, harrapatzea eta trataera
Irakaslea
Raul Elizalde
Data
2019/11/11 > 2019/11/15
Ordua
16:30 - 19:30
Sarrera
Izena emanda
Epea
Azaroak 6
Norentzat
Gaiaren inguruan interesa duen edonori zuzendua

Ikastaroa edozein soinu ezagutza maila duen pertsonari zuzendua dago, zerotik hasi daiteke, edo soinuaren inguruko jakintza gutxi batzuk izan ditzake edo modu egokian maneiatu daiteke sonorizazioan, grabaketa txiki batean edo postprodukzioan.

Ikastaroan gai hauek landuko dira:

Seinalearen bidea (nondik dator, nola prozesatzen da, nora doa…)

Mikrofonoak, motak eta oinarrizko kontzeptuak

Bozgorailuak eta hauen konfigurazioa (estudioko monitoreak eta zuzenekoak, PA…)

Seinalearen prozesamendua (hartua edo grabatua)

Nahasketa mahaia (zuzenerako, DAW, pluginen erabilera, efektuak eta osagarriak)

Sonorizazioaren inguruko oinarrizko kontzeptuak, grabaketa eta postprodukzioa

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Artista, ikasle, sortzaile edo, irudi digitalaren tratamenduan eta eskaintzen dituen erabilera sortzaileetan interesa duen edonori zuzendua.

DATA ETA ORDUTEGIA

Otsailaren 18tik, 22ra

16:30etatik, 19:30etara

IZEN-EMATEA

Webguneko formularioa beteta.

Izen-emate kuota: 20 €

 

RAUL ELIZALDE MARCO

Gitarra modu profesionalean jotzen hasten da 17 urterekin eta garai berean, hainbat musika formakuntzatan soinua egiten hasten da. Ordutik, lehentasun profesionala musika izan du beti, lan desberdinak garatu ditu esaterako, Pentasom, ELKOM eta gisako enpresetan aritu da, bai eta, Artsaia aretoko teknikari, Totem aretoko teknikari nagusi, Baluarteko ikus-entzuneko koordinatzaile hamabi urtez eta bira anitzetan, teknikari arduradun hainbat pop, rock, ska edo folk taldetan (Barricada, Doctor Deseo, Koma, Skalariak, Vendetta…) Azkeneko urte honetan Modus Operandi taldearekin biran.

Musikari gisa lanean jarraitzen du egun, talde desberdinetan aritu delarik: La prima Janis, Barracus, Ciento Volando… Eta estudioko teknikari gisa ere lanean jarraitzen du (Aché pa tí, Supersónicos, Thursday´s pussy dogs…)

Era berean, soinu eta gitarra klaseak eman ditu hainbat eskolatan:  CTL, Kithara, Donapea institutuan, Artsaia aretoan…

Ikastaroaren kartela

Freepik-ek sortutako bektorea