Izenburua
Uholdeak, mahaira
Egilea
Amaia Molinet, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz, Fermín Díez de Ulzurrun eta Maia Villot
Data
2019 | Agoitz: urriak 4-30 Tutera: azaroak 8 - abenduak 8 / 2020 | Altsasu: urtarrilak 10 - otsailak 2 Tafalla: otsailak 7 - martxoak 1

Uholdeak, arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko erakusketa programa ibiltaria,  Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren laguntzarekin garatzen da. Erakusketa, Agoitzen, Tuteran, Altsasun eta Tafafallan ikusi ahal izango da.

Erakusketaren Ibilbidea ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan hasiko da Agoizko kultur etxean, Maria Ozcoidi, erakusketaren komisarioak gidatuko duen bisita batekin.

2019ko Uholdeak programaren izena “Mahaira” da, bertan, lurraldea, etxea eta identitatearen inguruan hausnartzen da; publikoa afera hauen inguruan arakatzera gonbidatuz artista nafar hauen lanen bidez: Amaia Molinet, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz, Fermín Díez de Ulzurrun eta Maia Villot.

Bazkalondokoak izenpean bitartekaritza eta hezkuntza programa zabala antolatu da erakusketaren inguruan. Info+