Iñigo Cabezafuegok Uharte Zentroak eta Yerevango Nest Zentroarekin elkarlanean eskainitako egonaldia amaitu du, eta furgonetan egingo duen bueltako bidaiari ekin aurretik zera ontatu digi, “Esperientzia ikaragarria izaten ari da. Mundua ohituta ez nengoen bezala entzuten eta ikusten ari naiz. Bidaia hau nire bizitza aldatzen ari da alderdi askotan, aspektu musikalean aukera pila bat zabaltzen ari zaizkit musika berria eraikitzeko “.
Orain arte, soinu mota pila bat erregistratu ditu: musikak, natura, elkarrizketak, irratia, manifestazioak, mezak, makineria… Ehundaka soinu katalogatu eta editatu ditu, orain eurekin, eta horiekin bakarrik, instrumentu edo ahots gehigarririk erabili gabe, in situ grabatzen ari zela une gogoangarrienak gogorarazten dizkioten musikak sortzen hasi nahi du. Amaitzeko esan duenez, “Etxera itzuli arte ezin dut erabat barneratu bizi izandakoa, baina musika nondik nora joango den susmatzen joan naiteke. Kultura asko ontzi berean sartu eta duten kointzidentziaren edertasuna nahastuz ikusten naiz gozagarri berriak lortzeko”.
Iñigo Cabezafuegok Armeniara furgonetaz egin duen bidaiaren nondik norakoen bloga: https://www.cabezafuego.com/blog/